6.11 Ludotekan izena ematea

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Espazio ludikoa euskaraz, monitore batek gidatuta, 5 urtetik 10era bitarteko umeentzat.

Nork eskatu ahal du?

5 urtetik 10era bitarteko (urte horretan beteak) adingabeen aitak, amak edo legezko ordezkariak.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus
  • Posta elektronikoz: euskera@balmaseda.eus

Prezioa

Doakoa, plaza lortzea asistentziari lotuta dago, horretarako onetsitako araudiaren arabera.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: unean bertan.  Epearen barruan egindako eskaera guztiak onartuko dira. Zozketa bat egingo da onartzeko, eskaeren kopurua dauden plazen kopurua baino handiagoa bada.
  • Onartutako eskaeren eta erreserban daudenen zerrenda bat argitaratuko da

Aurkeztu beharreko agiriak

Izena emateko fitxa .

Ardura daukan unitatea

Euskera

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

Jardueraren egunean indarrean dagoen araudia

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaera jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
  2. Kopia zigilatua aurkeztea, erregistro zenbakiarekin, egiaztagiri moduan.
  3. Espedientea Euskara Sailari igortzea.

    Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

    1. Eskaerak egoki betetzen direla egiaztatzea.
    2. Zozketa egitea, hala badagokio.
    3. Zerrenda prestatzea. 
    4. Asistentzien segimendua egitea.

        Oharrak

        Plaza mugatuak direnez, Balmasedan erroldatuei emango zaie lehentasuna. Plazak esleitzeko prozesua, beharrezkoa bada, zozketa bidez egingo da.
        Ludotekan, parte-hartzaile bakoitzaren asistentzia aztertuko da, plazak kudeatzeko.