5.07 Jardueretan titulartasuna aldatzeko jakinarazpena

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udalari jakinaraztea jarduera baten titulartasuna aldatu dela, administrazioak ikuskaritza- eta kontrol-lana egin ahal izateko, eta lehen titular-lanetan aritzen zena erantzukizunetatik salbuesteko.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

250€ ikuskaritza-bisita bakoitzeko.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: berehala
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: positiboa.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Jakinarazpen-idatzia.
  • Dokumentazio tekniko berezia:
    • Komunikatzailearen NANa. Pertsona juridikoen kasuan, IFK eta ordezkaritzaren egiaztagiriak.
    • Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZ) alta edo aldaketa
    • Eskualdatzailearen baimenaren egiaztagiria edo aldaketaren legezkotasuna behar bezala egiaztatzenduen agiria.
    • Jarduera-lizentziaren erreferentzia.
    • Irekiera-lizentziaren edo bere garaian emandako aurretiko jakinarazpenaren erreferentzia

Ardura daukan unitatea

Lurraldea

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • JEZ-en alta ematea frogatzen duen dokumentua
  • JEZ aktibitate aldaketaren frogagiria
  • Jarduera lizentzia edo bere eskaeraren egiaztagiria.

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 1955eko ekainaren 17ko Dekretua, Tokiko Erakundeen Zerbitzuen Araubidea onartzen duena (1955/07/14ko BAO).
  • 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (138. EHAA, 2006/07/20koa).
  • 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (285. BOE, 1992/11/27koa).
  • 7/2012 Legea, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Direktibara egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa. (84. EHAA, 2012/04/30ekoa)

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaera jaso eta dokumentazioa egiaztatzea.
  2. Aurkezpen-frogagiria aurkeztea erregistro modu arruntean.
  3. Dokumentu guztiak aurkezten ez badira, eskaera zuzentzeko eskatzea, eskura dagoen eredua erabilita, eta une horretan bidaltzea.
  4. Idazkaritza Sailari ematea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Dokumentazioa egiaztatu eta kudeatzailearen espedientea aldatzea, titular berria jasoz.
  2. Ingurumen Sailari (Gorka) txostena eskatzea, kudeatzailearen bidez, ikuskaritza bisita egiteko, hala badagokio, eta ondorengo txostena egiteko. 
  3. Aldeko txostena bada, eskatzaileari bidaliko zaio ordaindu beharreko tasen likidazioaren dokumentuarekin batera, Kontu-hartzailetza Sailak igorritakoa 
  4. Interesdunari eginiko txostena helaraztea, baita dagozkion tasak ere
  5. Titularraren aldaketa Jardueren Erregistro Liburuan erregistratzea
  6. Kontu-hartzailetza Sailari jakinaraztea, JEZen alta emanda dagoela egiaztatzeko.
  7. Behin jakinarazpen-egiaztagiria jasota, artxibatzea.