5.17 Adingabeek atzerrira bidaiatzeko baimenak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Aitaren, amaren edo legezko tutorearen baimena, pasaporterik ez duen adingabe bat bakarrik edo beste pertsona batekin bidaiatu ahal izateko atzerrira.

Nork eskatu ahal du?

Pasaporterik ez duen adingabe baten aita, ama edo legezko tutorea.

Non tramitazen da?

  • Udaltzaingo Sailean (udaletxeko 1. solairua), astelehenetik ostiralera, 09:00etatik14:00etara, eta arratsaldez, aurretik hitzordua eskatuta, 657795800 zenbakira deituta.
  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

Doan

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 2 egun

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskabidea, eredu normalizatuari jarraiki
  • Adingabearen NANa, indarrean (ezinbestekoa).
  • Aitaren edo amaren edo legezko tutoreen NANa.
  • Famili Liburuaren  Fotocopia

Ardura daukan unitatea

Udaltzaingoa

Dokumentazioa

  • Familia-liburua
  • Nortasun-agiria
  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 562/2006 (EK) ARAUDIA 2006ko martxoaren 15ekoa, Erkidegoaren kodea ezartzen duena (Schengen mugen kodea) mugetatik pertsonak igaro daitezen.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaera jaso eta dokumentazioa egiaztatzea. 
  2. Eskaera erregistratzea eta ordainagiri gisa erregistro zenbakia duen kopia zigilatua ematea. 
  3. Eskaerarekin batera aurkeztu behar den dokumentazio guztia aurkezten ez bada, 10 egun balioduneko epea emango zaio hori egiteko ZUZENKETA-ERREKERIMENDU dokumentuaren bidez. Epea igarota egin ez badu, interesdunak eskaerari uko egiten diola ulertuko da, Udalak hori beren-beregi adieraziz.
  4. Udaltzaingoari igortzea

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

Eskabidea eta gainerako dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
Baimena sinatzea ,zigilatzea eta eskatzaileari  notifikatu.

Oharrak

  • Herrialde hauetara indarreko NANarekin eta adingabeentzako baimenarekin bidaia daiteke:
    • Alemania, Andorra, Austria, Belgika, Bulgaria, Txipre, Kroazia, Danimarka, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Holanda, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Mazedonia, Malta, Monako, Norvegia, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Eslovakiar Errepublika, Errumania, San Marino, Suedia eta Suitza.
  • Baimenak 30 eguneko indarraldia du.