1.06 Bizilekua udalerritik kanpora aldatzeagatik udal-erroldan baja ematea. Ofiziozko bajak

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Balmasedako biztanleen udal-erroldan baja ematea, bizilekua Espainiako edo atzerriko beste udalerri batera aldatzeagatik.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

Doan

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Unean bertan. Eskabidea ofiziozko baja bada, 3 eta 6 hilabete artean.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • BIZILEKUA ESPAINIAKO BESTE UDALERRI BATERA ALDATZEN BADA:
    • Ez da beharrezkoa baja eskatzea Balmasedan; erroldatuko den udalerrian alta eskatu besterik ez da egin behar
  • BIZILEKUA ATZERRIRA ALDATZEN BADA:
    • Espainiar batek bizilekua atzerrira mugitzen badu, herrialde horretako Espainiako kontsuletxera joan beharko du izena ematera. Balmasedako Udalean baja idatziz eskatu ahalko du, eta, horretarako, dagokion kontsuletxean izena eman duela egiaztatzen duen agiria (alta-data adierazita) erantsi beharko du
    • Aldaketa egin duenak atzerriko nazionalitatea badu eta Balmasedako udalerrian baja eman nahi badu, bizilekua atzerrira mugituko duelako, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:
  • OFIZIOZKO BAJAREN KASUAN:
    • Etxebizitza baten okupazioa egiaztatzen duen titulua daukan edonork bertako gainerako bizikideen ofiziozko baja eskatu nahi badu, Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren Araudiaren 72. artikuluan ezarritakoaren babesean, Udalari jakinarazi beharko dio pertsona horien zerrenda eta horiekin harremanetan jartzeko datu bat (telefonoa, helbidea…). Udalak ofiziozko bajaren espedientea hasiko du, eta, horretarako, bizilekuan baja eman nahi zaien pertsonekin harremanetan jarriko da eta beharrezko jakinarazpenak egingo ditu, bai eta argitalpenak ere Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta, hala badagokio, Erroldatze Batzordeak aurretik txostena emanda, pertsona horien ofiziozko baja emango du aipatutako helbidean. AURKEZTU:
      • Eskaera orria
      • Legezko titulua (eskritura, alokairu-kontratua, ordainagirien kopia –ura, argia…–, eskatzailearen izenean dagoen etxebizitza zehatzari dagokiona…)
    •  Aurreko paragrafoan aipatutako ofiziozko bajaren eskabidea bertan erroldatutako pertsonen bikotebanatzearen ondoriozkoa denean, bikotekide eskatzaileari etxebizitza gozatzeko eskubidea esklusiboki esleitzen zaiola adierazten duen banantze-epaiaren kopia aurkeztu beharko da

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 1690/1986 Errege Dekretuaren 53. artikulua eta hurrengoak, Toki Erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren Araudia 
  • 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena 

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskatzailearen datuak jaso, egiaztatu eta eskaneatzea.
  2. Datuak biztanleen erroldaren aplikazio informatikoan sartzea
  3. Dokumentazioa Antolaketa Arloari bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  • Aplikazio informatikoan datuak sartzea
  • Ofiziozko bajaren kasuan egokitutako atalean dioenez tramitatu