9.11 Ezkontza zibilen ospakizuna

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Alkateak edo eskuordetutako zinegotziak ezkontza zibila egitea.

Nork eskatu ahal du?

Balmasedako Udalean edo horretarako gaitutako lokaletan ezkontza zibila egin nahi duten pertsonak.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

  • Izapidea doakoa da Balmasedan erroldatuta daudenentzat (behintzat bietako bat)
  • 107 euroko tasak ordaindu beharko dituzte, baldin eta bietako bat ere ez badago Balmasedan erroldatuta.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 15 egun.

Aurkeztu beharreko agiriak

(Aurretik eta sasoiz –gutxi gorabehera 3 hilabete lehenago– ezkonduko direnek dagokion espedientea izapidetu beharko dute Epaitegi egokian).
Eskabide orokorra, ezkontza baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, honakoak jaso beharko direla:
  • Balmasedako Udalean ezkontzeko nahia adieraztea.
  • Zeremonia zein egunetan eta ordutan izango den.
  • Email  helbidea ondo idatzita
  • Ezkonduko direnen NANaren fotokopia.
  • Hala badagokio, zeremonia zein zinegotzik egitea nahi duten adierazi beharko dute.
  • Bi pertsona adindunen NANa eta izen-abizenak, lekuko izango direnak.
  • Justificación de abono de tasas cuando ninguna de las personas contrayentes esté empadronada en Balmaseda.

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Erregistro Zibilaren autoa

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 1889ko uztailaren 24ko Errege Dekretua, Kode Zibila argitaratzen duena.
  • Erregistro eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 1995eko urtarrilaren 26ko Instrukzioa, alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzkoa.
  • 20/2011 Legea, uztailaren 21ekoa, Erregistro Zibilari buruzkoa

Oharrak

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  • Eskabidea erregistratu eta Idazkaritza Sailari bidaliko zaio, izapidetu dezan.
  • Alkateak edo dagokion zinegotziak baieztatu egingo du aukeratutako data horretan ahal duen.
  • Ezkontza-akta egingo da, eskabidean eta Balmasedako Epaitegiak bidalitako espedientean jasotako datuekin.
  • Hala badagokio, alkatetzak zinegotzia eskuordetzeko dekretua eta dagokion jakinarazpena.
  • Hala badagokio, tasak egiaztatzea eta/edo jakinaraztea.
  • Ezkontza egiteko eredua.
  • Ezkonduko direnentzako jakinarazpena.
  • Zeremonia egin ondoren, espedientea erregistro zibilera bidaliko da

Oharrak

Argitu behar da ezkontza zibila egiteko izapideak ezkonduko direnei dagokien Epaitegian hasiko direla. Gero, Epaitegiak espedientea Udalari bidaliko dio.