8.04 Helbidea aldatzean zirkulazio-baimenen kopien eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Helbidea aldatzeagatik zirkulazio-baimenen kopiak eskatzea edo helbide berria jakinaraztea kopiaren beharrik gabe (baimen berrietan)

Nork eskatu ahal du?

Dokumentuaren titularra den edozein pertsona fisikok

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre:
    • Udaltzaingo Sailean. (udaletxeko 1. solairua), astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, aurretik hitzordua eskatuta, 657795800 zenbakira deituta.

Prezioa

Doan

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: 15 egun
  • Gehieneko epea: 60 egun.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Inprimaki ofizialaren eskabidea. (www.dgt.es orrian edo Udaltzaingoaren bulegoetan dago eskuragarri inprimakia).
  • Titularraren identitatea eta helbidea egiaztatzen duen dokumentu ofiziala (indarrean dagoen, Espainiako gidabaimena, egoitza-txartela, pasaportea gehi Atzerritarren Identifikazio Zenbakia).
  • Zirkulazio-baimena eta ibilgailuaren IATa.
  • Indarrean dagoen ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zergaren ordainagiria.
  • Helbide-aldaketaren frogagiria: indarreko NANa, errolda-ziurtagiria, zentsu-txartela… Udalerria ez bada, nahikoa da uraren, argiaren, gasaren… ordainagiria aurkeztea.

Ardura daukan unitatea

Udaltzaingoa

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • IAT txartela
  • Zirkulazio baimena

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 2koa.
  • 6/2014 Legea, apirilaren 7koa, 339/1990 ELDa aldatzen duena

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Aurkeztutako dokumentazioaren datuak egiaztatzea
  2. Zirkulazio-baimenaren eskaera izapidetzea, hala behar balitz, Bizkaiko Trafiko Buruzagitzari.
  3. Zirkulazio-baimena jasotzen bada, orijinalaren fotokopia egingo da, 60 egunez indarraldia emateneginbidearekin

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

Zirkulazio-baimen berrien kasuan, interesdunarekin harremanetan jarriko da, jakinarazteko Udaltzaingora joan dezakeela orijinala jasotzera. (udaletxeko 1. solairua), astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, aurretik hitzordua eskatuta, 657795800 zenbakira deituta.