9.08 Galdutako Objektuak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Objektu galduen bulegoaren zeregina da edozein herritarrek Balmasedan aurkitutako objektuak biltzea, sailkatzea eta bueltatzea.
Udaltzaingoaren bulegoetan (udaletxeko 1. solairua).

Nork eskatu ahal du?

Bide publikoan objekturen bat galdu edo aurkitu duen edozein pertsonak.

Non tramitazen da?

Bide publikoan aurkitutako objektuak Udaleko Zerbitzu Orokorrean edo Udaltzaingoaren bulegoetan entrega daitezke.
Erreklamatutako objektuak. Aurrez aurre: Udaltzaingo Sailean (udaletxeko 1. solairua), astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, aurretik hitzordua eskatuta, 657795800 zenbakira deituta. Benetako jabea dela erakusten duen edozein pertsona.

Prezioa

Bat ere ez.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Unean bertan.

Ardura daukan unitatea

Udaltzaingoa

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Jabetza egiaztatzen duen dokumentua

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Kode Zibilaren 614. artikulutik 617ra.
  • Zigor Kodeari buruzko azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Objektua entregatzen duen pertsonaren datuak hartuko dira.
  2. Objektua entregatu duela egiaztatzen duen agiria emango zaio, eta jakinaraziko zaio, objektua entregatzen duenetik 2 urte igaro ondoren benetako jabea agertu ezean, berarentzat erreklama dezakeela. (Telefono mugikorrak eta aparatu informatikoak, datu pertsonalak babesteko, aukera horretatik kanpo daude)
  3. Zerbitzu Orokorretan jaso bada, objektua Udaltzaingoari bidaliko zaio.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Bide publikoan objektua aurkitzeagatiko espedientea irekitzea, sarrera-eginbidearekin.
  2. Benetako jabea agertuz gero, objektua emango zaio eta amaitu egingo da espedientea, objektuaren irteera-eginbidearekin.

Oharrak

Bide publikoan objekturen bat aurkitzen duten pertsona guztiek dute objektu galduen udal-bulegoan entregatzeko beharra; bestela, bidegabeko jabetzeagatiko hutsa edo delitua egotz dakieke.
“Galdu den edo jabe ezezaguna duen gauza baten bidegabeko jabetzea"
253. artikulua. Irabazi-asmoarekin, galdu den edo jabe ezezaguna duen gauza bat beretzat hartzen duenak hiru eta sei hilabete arteko isun-zigorra izango du, betiere, bi kasu horietan, beretzat hartutako objektu horren balioa 400 €-tik gorakoa bada.
623.4. artikulua. Lau eta 12 egun bitartean lokalizazio iraunkorra mantentzeko edo hilabete eta bi hilabete arteko isuna izango dute bidegabeko jabetzea egiten dutenek, zenbatekoa 400 €-tik beherakoa bada.