7.06 Ostatuaren erreserba eskaera

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udal-aterpetxeetako erreserba-eskaera: Garbea eta Ikastola Zaharra.

Nork eskatu ahal du?

Haurren eta gazteen talde antolatuen ordezkariek, aisialdiko hezkuntza, kultura, aisia-jardueren barruan, edo eskolako irakaskuntzaren lagungarri edo osagarri moduan. 
Interes sozial edo kulturaleko jarduerak egiten dituzten beste talde batzuetako ordezkariek.
Norbanakoek, aterpekide direla edo haurren edo gazteen talderen bateko kide direla egiaztatzen badute.
Done Jakue Bidea egiten ari direla egiaztatzen duten erromesek.

Non tramitazen da?

  • Informazioa lortzeko:
    • HAZ:
      • Aurrez aurre: ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara. 
      • Telefonoz: 946800000/010
  • Erreserbak egiteko:
    • Posta elektroniko bidez bidalita, honako helbide honetara: aterpetxeak@balmaseda.eus
    • Telefonoz (astelehenetik igandera, 10:00etatik 19:00etara): 688810773

Prezioa

Zerga-ordenantzen esteka

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: 3 egun.
  • Legezko epea: hilabete.
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: negatiboa.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Antolatutako elkarteek edo taldeek: Elkartearen IFK zenbakia  eta ordezkariaren NANa, baita aterpetxera joango direnen zerrenda bat ere, NAN zenbakiarekin, baldin badaukate.
  • Norbanakoek: NANa eta aterpekide txartela.

Ardura daukan unitatea

Herritarrak

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Balmasedako udal-aterpetxeko barne-araubideko araudia. 
  • Zerga Ordenantzak.
  • 406/1994 DEKRETUA, urriaren 18koa, haur eta gazte taldeen  ostatu  eta  egonaldietarako  aterpetxe  eta instalakuntza antolaketari buruzkoa. Sartu.
  • AGINDUA, 1997ko azaroaren 12koa, Kultura sailburuarena. Haren bidez urriaren 18ko 406/1994 garatzen da, haur eta gazte taldeen  lojamendu  eta  egonaldietarako  aterpetxe  eta instalakuntza antolaketari buruzkoa. Sartu.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Erreserben arduradunak datuak jasotzen ditu, egiaztatu, eta erreserba inskribatzen du erreserbak erregistratzeko liburuan.
  2. Erreserbaren datuak HAZi helarazten zaizkio (pertsona-kopurua, erreserbaren egunak eta tasak likidatzeko gainerako beharrezko datuak) ayto@balmaseda.eus helbidera, tasak likidatzeko. Tasa ordaintzeko gehienezko epea egonaldia baino hiru egun baliodun lehenago izango da.
  3. Arduradunak erreserba egin duen elkarteari, taldeari edo norbanakoari helaraziko dizkio, ordain ditzan.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. HAZ: erreserbaren datuak jaso eta tasak likidatzen ditu. Tasa ordaintzeko gehienezko epea egonaldia baino hiru egun baliodun lehenago izango da.
  2. Tasak erreserben arduradunari helarazten zaizkio, helbide honetara: aterpetxeak@balmaseda.eus.

Oharrak

  • Ostatu hartzeko eskatzen duten norbanakoek adin nagusikoak izan beharko dute, eta adingabeak badira, baimena eduki beharko dute.
  • Adingabeez osatutako taldeak helduek lagundu beharko dituzte, gutxienez proportzio honetan: heldu bat hamar adingabeko. Kideen adina sei urte baino gutxiago bada, proportzio hori handitu egingo da: gutxienez, heldu bat sei adingabeko.
  • Udalak beretzat gordetzen du instalazio guztiak edo zati bat erabiltzeko eskubidea, bat-bateko larrialdi-egoeretarako aldi baterako ostatu moduan, edo gizarte-langileen beharrezko txostena daukaten gizarte-egoeretan, Udaltzaingoak bideratuta.
  • Aterpekide txartela lortzeko, online eskabidea bete: http://www.gazteaukera.euskadi.eus/r58-801/es/contenidos/informacion/viajes_descuentos/es_7795/viajes_descuentos_c.html, eta ordainketa egin ondoren, txartel fisikoa inprima daiteke Balmasedako Gazteria Bulegoan.
  • Garbeako aterpetxea talde bakarrarentzako etxe osoaren modalitatean erreserbatzen da.