7.01 Ikasketa gelara sartzeko gako elektronikoen eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Ikasketa-gela erabiltzeko giltza eskatzea.

Nork eskatu ahal du?

Balmasedan erroldatuta dauden 18 urtetik gorakoak edo beren legezko ordezkariak.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

12 euro, fidantzarako; giltza bueltatu ondoren itzuliko dira.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: 2 egun
  • Legezko epea: 3 hilabete
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: negatiboa

Ardura daukan unitatea

Kultura

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria

Legezko informazioa

Lege-esparrua

Kultur eraikinen ordenantza.
Zerga-ordenantzak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  • Eskabide-orria jaso, egiaztatu eta erregistroan sartu.
  • Zigilatutako kopia bat eskatzaileari itzuli.
  • Kultura Arlora bideratu.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Giltza elektronikoa prestatzea
  2. Erabiltzaileari gelako araudia eta giltza ematea
  3. Erabiltzaile berria gelako erregistroan sartzea

Oharrak

  • Sartzeko giltza 12 €-ko fidantzaren truke emango da, eta kopuru hori itzuliko da giltza Kultura Arloko bulegoan bueltatzen denean; horretarako, eskabide orokorra beteko da, eta ordainagiria erantsiko da eta giltza bueltatu ondoren zenbatekoa zein kontu-zenbakitara itzultzea nahi den zehaztuko da.
  • Barrutira sartzeko giltza PERTSONALA eta BESTERENEZINA da, eta, irregulartasunik egonez gero, giltzan erregistratutako erabiltzailearen erantzukizuna izango da. Segurtasunagatik, hiru hilean behin Kultura Arloaren bulegoan berritu beharko dira; hala egin ezean, giltzak erabilgarri izateari utziko dio.
  • Giltza lapurtu edo galduz gero, Kultura Arloa horren jakitun jarri beharko da, hainbat lasterren, bertan behera utz dezan. Fidantza berriro ordaindu beharko da, beste giltza bat eskuratzeko.
  •  IKASKETA GELA ikasteko baino ezingo da erabili; bestelako jarduerak debekatuta daude. Era berean, erabat debekatuta dago jatea, edatea, erretzea… Ezin dira bertan apunteak, liburuak eta objektu pertsonalak utzi. 
  • ORDUTEGIA: astelehenetik igandera, 08:00etatik 22:00etara.
  •  Mesedez, egiaztatu, joan aurretik, argi guztiak itzalita daudela eta ateak behar bezala itxita
Arau horietakoren bat urratuz gero, barrutira sartzeko giltzak desaktibatu egingo dira