9.20 Salmenta Ibiltari Postua Azoka Txikian

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Desmunta daitezkeen salmahaien, etxolen, ibilgailuen edo behin-behinekoak diren antzeko elementuen bidez kaleko salmenta egiteko eskaera, azoketan edo ekitaldi berezietan.

Aurkezteko epeak:
  • Inauteriak: urtarrilaren 10era arte edo hurrengo egun baliodunera arte urtarrilaren 10a larunbata, igandea edo jaieguna bada.
  • Aste Santua: Erramu-igandea baino 30 egun lehenago.
  • Erdi Aroko Azoka: Urtarrilaren 15etik otsailaren 15era, biak barne.
  • Kolitzako igoera: apirilaren 15era arte edo hurrengo egun baliodunera arte apirilaren 15a larunbata, igandea edo jaieguna bada.
  • Karmengo jaiak: ekainaren 1era arte edo hurrengo egun baliodunera arte ekainaren 1a larunbata, igandea edo jaieguna bada.
  • San Severino: irailaren 5era arte edo hurrengo egun baliodunera arte irailaren 5a larunbata, igandea edo jaieguna bada.
  • Beste batzuk: Dagokion data baino 30 egun lehenago.

Nork eskatu ahal du?

Interesdun guztiek edo euren legezko ordezkariek.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus 

Prezioa

Zerga-ordenantzaren  araberako tasa.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: 15 egun, aurkezpen-epea amaitu eta gero.
  • Legezko epea: hilabete.
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

Ardura daukan unitatea

Kultura

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • JEZ-en alta ematea frogatzen duen dokumentua
  • Gizarte Segurantza ziurtagiria
  • Ardura adierazpena
  • Egoitza eta lan baimena
  • Ordainagiria

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 199/2010 Errege Dekretua, otsailaren 26koa, salmenta ibiltaria edo ez egonekoa arautzen duena.
  • Kaleko salmentari buruzko ordenantza arautzailea (96/05/23ko BAO).
  • Udal-jabari publikoa okupatzeagatik ezarritako tasak araupetzen dituen zerga-ordenantza .

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaera jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea. Zuzenketa-errekerimendua, hala badagokio.
  2. Kopia zigilatua aurkeztea.
  3. Kultura Sailari igortzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Agiriak egiaztatzea.
  2. Kudeatzailean espedienteari alta ematea.
  3. Instalazioak barne hartzen dituzten eskaerak BTra bidaltzea (BTak, teknikoki berraztertzeaz gain, instalazioaren kokapen fisikoaren proposamena egin beharko du, Kulturak adierazitako erabilgarritasuna aintzat hartuta).
  4. Kontu-hartzailetzari berri ematea, tasa igor dezan.
  5. Lizentzia emateko edo lizentzia-eskaera ezeztatzeko dekretua.
  6. Dekretuaren berri ematea eskatzaileei, Udaltzaingoari, Kontu-hartzailetzari eta BTari. Dekretuari tasaren kopia bat erantsiko zaio.

Oharrak

  • Erdi-aroko Azoka
    • Udalak doako lagapeneko espazio bat gordetzen du tokiko artisauentzat edo arrazoi bereziengatik (Done Jakue Bidearen Lagunak, Ibilaldia...) Azokan egon behar dutela uste duten horientzat.
    • Tokiko produktuak lehentasuna izango du.
    • Salduko diren produktuei, postuari, dekorazioari eta girotzeari buruzko informazio nahikoa aurkeztu beharko da.
    • Produktuaren osasun-erregistroa. Produktua behar bezala etiketatuta egongo da, osagaien fitxarekin eta saltzen diren produktuen kontserbazio-baldintzekin.