9.22 Txosna eskaera

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Zaindariaren jaietan eta beste ekitaldi batzuetan taberna erako txosna instalatzeko eskaera-orria

Nork eskatu ahal du?

  • Legearen arabera eratutako irabazi asmorik gabeko elkarteak, Balmasedan egoitza soziala, egoitza finkoa edo establezimendu iraunkorra dutenak, baita pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere.

¿Noiz eskatu daiteke?

  • Aurkezteko epeak:
    • Inauteriak: urtarrilaren 10era arte edo hurrengo egun baliodunera arte urtarrilaren 10a larunbata, igandea edo jaieguna bada.
    • Aste Santua: Erramu-igandea baino 30 egun lehenago.
    • Erdi Aroko Azoka: Urtarrilaren 15etik otsailaren 15era, biak barne.
    • Kolitzako igoera: apirilaren 15era arte edo hurrengo egun baliodunera arte apirilaren 15a larunbata, igandea edo jaieguna bada.
    • Karmengo jaiak: ekainaren 15era arte edo hurrengo egun baliodunera arte ekainaren 1a larunbata, igandea edo jaieguna bada.
    • San Severino: irailaren 20ra arte edo hurrengo egun baliodunera arte irailaren 5a larunbata, igandea edo jaieguna bada.
    • Beste batzuk: Dagokion data baino 30 egun lehenago.
    

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

  • Jabari publikoaren okupazioagatiko tasaren arabera, zeinen arauketa dagokion Udaleko zerga-ordenantzan jasotzen baita.
  • Tasa horretatik salbuetsiko dira kultura, kirol eta antzeko elkarteak; betiere, irabazi asmorik gabe eratu badira eta kokapen iraunkorra Balmasedan badute.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: hilabete.
  • Ebazteko gehieneko epea: hiru hilabete.
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera-eredua, behar bezala beteta; bertan jaso beharko dira eskatzailearen (pertsona fisikoa eta/edo juridikoa) izena. Pertsona juridikoen kasuan, eskaera pertsona juridikoaren ordezkari gisa jardungo duen pertsona fisiko baten sinadura jaso beharko du; hura izango da Udalarekin harremanetan izango dena, eta beharrezko agiriak aurkezteko arduraduna.
  • Jarduera hasi baino lehen, esleipendunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
    • NAN edo IFZren fotokopia.
    • Teknikari eskudunak eginiko eta dagokion elkargoak ikus-onetsitako ziurtagiria; horren bidez egiaztatuko da instalazioak segurtasun, osasungarritasun, higiene eta suteen aurkako babesaren arloko baldintza egokiak betetzen dituela.
    • Eusko Jaurlaritzako Industria Saileko Lurralde Ordezkaritzak igorritako instalazio elektrikoaren buletina.
    • IBERDROLAren baimena, argi-lotura egiteko.
    • Erantzukizun zibilaren aseguru-poliza eratu dela ziurtatzeko egiaztagiria.
    • Kontu-hartzailetzako udal-zerbitzuan dagokion zenbatekoko fidantza bat eratu dela ziurtatzeko egiaztagiria.
    • Gizarte Segurantzaren ordainketetan egunean dagoela eta Toki Ogasunekin zorrik ez duela ziurtatzeko egiaztagiria.
    • Dagokion prezio publikoa ordaindu dela ziurtatzeko egiaztagiria.
    • Elikagaien manipulatzaile-txartela.

Ardura daukan unitatea

Kultura

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Instalazio elektrikorako buletina
  • Besteak
  • JEZ-en alta ematea frogatzen duen dokumentua
  • Gizarte Segurantza ziurtagiria
  • Ardura adierazpena
  • Egoitza eta lan baimena
  • Instalazio partea
  • Ordainagiria
  • Erantzukizun Zibileko Asegurua.

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Zaindariaren jaietan edo beste ekitaldi batzuetan txosnak instalatzeari buruzko ordenantza arautzailea. (2002/05/10eko 88 zenbakiko BAO). Aldaketak (2005/09/02ko 167 zenbakiko BAO).
  • Erdi Aroko Azokari buruzko araudia.
  • 33/2003 Legea, azaroaren 3koa, Herri-administrazioen Ondasunei buruzkoa (2003/11/04ko 264 zenbakiko BOE).
  • 1372/1986 Errege Dekretua, Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua onesten duena
  • (1986/07/07ko 161 zenbakiko BAO).

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea.
  2. Interesdunari eskaeraren kopia bat edo hartu-agiria ematea, dagokion erregistro-zenbakiarekin. 
  3. Eskaera Kultur Sailari bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Agiriak egiaztatzea.
  2. Kudeatzailean espedienteari alta ematea.
  3. Instalazioak barne hartzen dituzten eskaerak BTra bidaltzea (BTak, teknikoki berraztertzeaz gain, instalazioaren kokapen fisikoaren proposamena egin beharko du, Kulturak adierazitako erabilgarritasuna aintzat hartuta).
  4. Kontu-hartzailetzari berri ematea, dagozkion tasa eta fidantza igortzeko.
  5. Lizentzia emateko edo lizentzia-eskaera ezeztatzeko dekretua. AD horretan, instalazioa egin aurretik aurkeztu beharreko agiriak zehaztuko dira, kasuaren arabera.
  6. Dekretuaren berri ematea eskatzaileei, Udaltzaingoari, Kontu-hartzailetzari eta BTari. Dekretuari tasaren kopia bat erantsiko zaio.

Oharrak

  • Erdi Aroko Azoka
    • Erdi Aroko Azokan txosnak instalatzeko akordio arautzaile bat dago, balorazio bat eskatzen duena. 
    • Erdi Aroko Azokarako esleipen-sistema lehiaketaren bidez egingo da; eta horretarako, gutxieneko kopuru batzuk daude lizitazioa hasteko.
  • Udal-zerbitzuek ikuskapen-bisita egin ahal izango dute ezarritakoa betetzen dela egiaztatzeko.