5.20 Animalien gertakari arriskutsuen komunikazioa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal-erregistroan inskribatutako animaliekin izan daitekeen edozein gorabehera jakinaraztea.

Nork eskatu ahal du?

Arriskutsuak izan daitezkeen animalia gisa sailkatutako animalien jabeak (arrazak zehaztuta edo erasoen ondorengo ebazpenaren bidez adierazita).

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

Bat ere ez.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 15 egun.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Inprimaki normalizatuaren araberako eskaera (animaliaren jabeak sinatu beharko du, ez dago ordezkaritzarako aukerarik)
  • Jakinarazi beharreko gorabehera egiaztatzen duen dokumentazioa, zehazki:
    • ANIMALIAREN HERIOTZA:
      • Txakurraren Euskal Herriko Animalien Identifikazio Erregistroko erregistro-orriaren kopia (mikro txipatua), baja egiaztatzen duena.
    • ESKUALDAKETA, DOHAINTZA, ETAB.:
      • Lehengo jabeak txakurraren erregistro-orriaren kopia aurkeztu beharko du (mikro txipatua); bertan, jabe berriaren datuak islatu beharko dira, eta azken horrek, gero, Irungo biztanlea bada, animalia berriz ere inskribatu beharko du arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroan, eguneratutako datuekin.
    • ANIMALIAREN HELBIDE ALDAKETA:
      • Instantzia orokorrean helbide horri buruzko datuak sartu beharko dira
    • ANIMALIA LAPURTZEA EDO GALTZEA:
      • Jarritako salaketaren kopia, hala badagokio
    • PERTSONARI EDO ANIMALIARI ERASO EGITEA, KOSK EGITEA EDO KOLPATZEA:
      • Kolpearen edo erasoaren ezaugarriei buruzko informazioa eta gorabehera horren datuen gaineko jakinarazpenaren kopia –aginte eskudunaren aurrean eginikoa–, baldin eta jakinarazpen hori Balmasedako Udaltzaingoaz bestelako instantzien aurrean egin bada.

Ardura daukan unitatea

Udaltzaingoa

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak
  • Animaliaren nortasun dokumentu ofiziala
  • Gaitasun fisikoaren ziurtagiria
  • Trebetasun fisikoaren ziurtapean
  • Dagokioen erregistroan egindako animaliaren errolda ziurtagiria
  • Aurrekari penalen ziurtagiria
  • 50/1999 legeaz zigortua ez izanaren zin egindako adierazpena
  • Potentzialki arriskutsuak izan liteken animalien edukitze lizentzia
  • Menpekotasun mailaren erabakia, berrikuspena eskatzekotan

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 50/1999 Legea, Arriskutsuak izan daitezkeen Animaliak Edukitzeari buruzko Araubide Juridikoa (307. BOE, 1999/12/24)
  • 287/2002 Errege Dekretua, 50/1999 Legea garatzen duena
  • Eusko Jaurlaritzaren 101/2004 Dekretua, EAEn txakurrak edukitzeari buruzkoa
  • Animaliak eduki eta babestea arautzen duen udal-ordenantza. (66. BAO, 2008/04/08).

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaera jasotzea eta egiaztatzea, dokumentazioarekin batera.
  2. Eskaera erregistratzea, eta kopia zigilatua aurkeztea, erregistro zenbakiarekin, agiri moduan.
  3. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazio guztia ez bada aurkezten, aurkezteko eskatuko zaio, 10 egun balioduneko epean, ESKAKIZUNA-ZUZENKETA agiriaren bidez. Epe hori agiri horiek aurkeztu gabe igarotzen bada, ulertuko da interesdunak atzera egin duela eskaeran, eta hala adieraziko du, berariaz, Udalak.
  4. Aurkeztutako agiriak egiaztatzea.
  5. Ezbeharra Arriskutsuak Izan Daitezkeen Animalien Udal Erregistroan jasotzea.

        Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

        Ez dagokio

        Oharrak

        • Udalerri bakoitzean arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistro bat egongo da eta animaliak, bertan, espezieen arabera sailkatuta egongo dira; bertan, behintzat, jabearen datu pertsonalak, identifikatzeko aukera emango duten animaliaren ezaugarriak eta horren ohiko egoitza, gizakiekin bizitzeko prest dagoen zehaztuta edo, bestela, beste helburu batzuk dituen adierazita (babesa, zaintza, etab.).
        • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliek eragindako ezbehar guztiak beren bizitzan zehar, bai eta animaliaren eskualdaketa, dohaintza, galera, lapurreta, heriotza eta abar ere erregistroan jaso beharko dira. Era berean, animaliaren osasun-ziurtagiria jaso beharko da, aginte eskudunak emandakoa, urtero, eta, horrela, animaliaren osasun-egoera egiaztatu beharko da, bai eta arriskutsu egiten duen gaixotasunik edo gorabeherarik ez duela ere.
        • Animalia ebatsi edo galduz gero, jabeak arriskutsuak izan daitezkeen animalien udalerregistroaren arduradunari eman beharko dio horren berri, 48 orduko epean, gehienez ere, gertakarien berri duenetik aurrera zenbatzen hasita.