5.16 Toldoak jartzeko lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Markesinak, toldoak, loreontziak eta itzalkinak jartzeko lizentzia

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki:  www.balmaseda.eus

Prezioa

Izapidea doakoa da, alegia, ez da tasarik ordaindu behar. Hala ere, gero, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordaindu beharko da, Udalak dagokion likidazioa jakinarazten duenean.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: hilabete.
  • Legezko gehieneko epea: hiru hilabete
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: negatiboa.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eredu normalizatuaren araberako eskabidea.
  2. Fatxadaren planoa edo krokisa (partziala), jarriko den instalazioaren dimentsioak adierazita.
  3. Fatxadaren luzera eta espazio libreen zabalera.

Ardura daukan unitatea

Lurraldea

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Obra amaierako planoak
  • Besteak
  • Exekuzio aurrekontua (BEZ gabe)
  • Txostena
  • Segurtasun eta garbitasun baldintzak betetzen dituen egiaztagiria

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Fatxadaren baldintza estetiko eta apaindura publikoak arautzen dituen udal-ordenantza.
  • Zerga-ordenantzak.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaera jaso eta dokumentazioa egiaztatzea.
  2. Jarduera gauzatzeko udal-lizentzia egiaztatzea.
  3. Aurkezpen-frogagiria aurkeztea erregistro modu arruntean.
  4. Espedientea Hirigintza Arloari bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Eskabidea eta gainerako dokumentazioa aurkeztea.
  2. Jarduera aritzeko udal lizentzia dagoela egiaztatzea.
  3. Udal-aparejadorearen txosten teknikoa.
  4. Zerbitzuen zinegotzi ordezkariaren ebazpena, lizentzia emateko edo ukatzekoa.
  5. Dagozkion tasak likidatzea.

Oharrak

IKUSKAPENA AZTERTZEA.