8.03 Trafikoko isunak. Ordainketak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Balmaseda udalerrian trafikoko araudia hausteagatik jarritako isunak ordaintzea.

Nork eskatu ahal du?

rafiko-arloan salaketa jaso duen edozein pertsona fisikok edo juridikok edo bere ordezkariak

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Banku-erakunde laguntzaileen sukurtsaletan (Kutxabank, Caja Laboral, Banco SabadellGuipuzcoano eta BBVA). Garrantzitsua da abonu-agirian salaketa-buletinaren zenbakia edo jakinarazpen-espedientea jasotzea.

Prezioa

Doan

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Ordaintzeko epeak
    • Jakinarazpena ekitaldian: % 50eko deskontua: 20 egun
    • Osteko jakinarazpena: % 50eko deskontua: 15 egun
    • Gidaria identifikatzeko: 10 egun
* Alegazioak aurkezten badira, % 50eko deskontua galtzen da.

Aurkeztu beharreko agiriak

Salaketa-buletina edo salaketa- edo zehapen-jakinarazpena, hala badagokio.

Ardura daukan unitatea

Udaltzaingoa

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak
  • Lagina lortzeko bidea okupatzeko abala
  • Txostena

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 2koa.
  • 6/2014 Legea, apirilaren 7koa, 339/1990 ELDa aldatzen duena
  • Balmasedako Udaleko Trafikoko Ordenantza Orokorra.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  • Abonu-agiriak bidaltzea Diru-bilketa Sailak eta horiek sistema informatikoan jasotzea, espedientea amaitzeko.
  • Ordainketak egiaztatzea Udalaren banku-kontuen laburpenen bidez eta horiek sistema informatikoan jasotzea, espedientea amaitzeko

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Isuna eskura jaso ez bada, jakinarazpena 15 egunetan.
  2. Jakinaraztea lortzen ez bada, DGTren Testran argitaratzea.
  3. Testran jakinarazi edo argitaratu ondoren, zehapena irmoa da.
  4. 30 egunetan ordaindu ezean, zehapena Diru-bilketara bidaliko da, betearazpen-bidetik eskatzeko.

Oharrak

  • Isunen zenbatekoa
    • Arau-hauste arinak.............................. gehienez, 100€
    • Arau-hauste larriak....................................... 200€
    • Arau-hauste oso larriak....................................... 500€

  • Beste datu interesgarri batzuk
    • Arau-haustea egin duen ibilgailuaren titularra izango da ordezko arduraduna, isuna ordaindu ezean.
    • Zehapena ordainduz gero, prozedura amaituko da eta alegazioak aurkezteari uko egiten zaiola ulertuko da.