2.10 Kobrantzako agiriaren edo ordainagiriaren kopia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Agiri horrek zergak ordaintzeko balio du, jatorrizko agiria galtzen denean, eta ordainketaren egiaztagiria da, jatorrizkoa galtzean.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre(HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki:  www.balmaseda.eus
  • Posta arruntez.

Prezioa

Doan

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: berehala.
  • Legezko gehieneko epea: ez dagokio.
  • Administrazio-isiltasunaren esanahia: ezezkoa.

Ardura daukan unitatea

Kontu-hartzailetza

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria

Legezko informazioa

Lege-esparrua

Ez dago jasota

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Kopia eskatzen duen pertsona identifikatzea.
  2. Kobratzeko beste agiri bat edo beste ordainketa-frogagiri bat inprimatzea, dagokion aplikazio informatikoa erabiliz.

Oharrak

Betearazpen bidez kobratu den udal-zerga edo tasa baten kopiaren kasuan, Nahitaezko Diru-bilketa Bulegora jo behar da (Udaletxeko bigarren solairuan). Ordutegia: astelehen, asteazken eta ostegunean, 09:00etatik 13:30era.