5.19 Arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Arriskutsuak izan daitezkeen animalia gisa jasotako edo adierazitako animaliak arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal-erregistroan inskribatzea.

Nork eskatu ahal du?

Arriskutsuak izan daitezkeen animalia gisa sailkatutako animalien jabeak (arrazak zehaztuta edo erasoen ondorengo ebazpenaren bidez adierazita)

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

Administrazio-dokumentuak eta kopiak emateagatiko tasak, une bakoitzean indarrean dagoen ordenantzaren arabera (gaur egun ez dago horrelakorik)

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: hilabete.
  • Ebazteko gehieneko epea: hiru hilabete.
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: negatiboa.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskabidea, inpimaki normalizatuari jarraiki. (animaliaren jabeak sinatu beharko du, ez dago ordezkaritzarako aukerarik)
  2. Jabearen NANaren fotokopia.
  3. Jabearen errolda-ziurtagiria
  4. Jabeak arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia-akordioaren kopia, administrazio eskudunak emandakoa, baldin eta Balmasedaz bestelako udalerri batek edo beste administrazio eskudun batek eman badu.
  5. Animaliaren osasun-txartelaren kopia
  6. Animaliaren osasun-egoera ziurtatzen duen albaitaritzaren ziurtagiria eta bereziki arriskutsua egiten duten gaixotasunik edo eragozpenik ez egotea, gehienez hiru hilabeteko antzinatasunarekin.
  7. Txakurraren Euskal Herriko Animalien Identifikazio Erregistroko erregistro-orriaren kopia (mikro txipatua).
  8. Esterilizazioa ziurtatzen duen agiriaren kopia, hala egonez gero.

Ardura daukan unitatea

Udaltzaingoa

Dokumentazioa

  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Animaliaren nortasun dokumentu ofiziala
  • Dagokioen erregistroan egindako animaliaren errolda ziurtagiria
  • Osasun txartelaren fotokopia
  • Proiektu teknikoa

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 50/1999 Legea, Arriskutsuak izan daitezkeen Animaliak Edukitzeari buruzko Araubide Juridikoa (307. BOE, 1999/12/24)
  • 287/2002 Errege Dekretua, 50/1999 Legeak garatzen duena
  • Eusko Jaurlaritzaren 101/2004 Dekretua, EAEn txakurrak edukitzeari buruzkoa.
  • Animaliak eduki eta babestea arautzen duen udal-ordenantza (66. BAO, 2008-04-08)

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaera jasotzea eta egiaztatzea, dokumentazioarekin batera.
  2. Eskaera erregistratzea, eta kopia zigilatua aurkeztea, erregistro zenbakiarekin, agiri moduan.
  3. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazio guztia ez bada aurkezten, aurkezteko eskatuko zaio, 10 egun balioduneko epean, ESKAKIZUNA-ZUZENKETA agiriaren bidez. Epe hori agiri horiek aurkeztu gabe igarotzen bada, ulertuko da interesdunak atzera egin duela eskaeran, eta hala adieraziko du, berariaz, Udalak.
  4. Aurkeztutako agiri bakoitza baliozkoa dela eta indarrean dagoela egiaztatzea.
  5. Arriskutsuak Izan Daitezkeen Animalien Udal Erregistroan izena ematea, eta txartela ematea.

        Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

        Ez dagokio.

        Oharrak

        • AIDAk edukitzeko lizentziaren titularrak administrazio eskudunak lizentzia eman eta hurrengo 15 egunetan eman beharko du izena Erregistro horretan. 
        • Udalerri guztietan egongo da Arriskutsuak Izan Daitezkeen Animalien Erregistro bat, espezieen arabera sailkatuta. Erregistro horretan, gutxienez, datu hauek jaso beharko dira: jabearen datu pertsonalak, animaliaren ezaugarriak, identifikatzeko modua ematen dutenak, eta haren ohiko bizilekua; gainera, zehaztu beharko da ea gizakiekin bizi den edo bestelako xedeak dituen (zaintza, babesa eta abar). 
        • AIDA batek bere bizitza osoan eragindako ezbehar guztiak, baita animalia eskualdatzea, ematea, galtzea, lapurtzea, hiltzea eta halakoak ere jaso beharko dira Erregistroan. Halaber, agintari eskudunak emandako animalien osasuneko ziurtagiria jasoko da, urtero, eta animaliaren osasun-egoera egiaztatuko da, baita bereziki arriskutsu izatea eragiten dioten gaixotasunik edo nahasmendurik ez duela ere. 
        • Titularrari animalia lapurtzen badiote edo galdu egiten badu, bere titularrak Arriskutsuak Izan Daitezkeen Animalien Udal Erregistroko arduradunei jakinarazi beharko die, gehienez ere 48 orduko epean, gertakarien berri duenetik zenbatzen hasita.
        • Arriskutsua izan daitekeen animalia bat autonomia erkidego batetik bestera eramaten bada, han geratzeko, edo hiru hilabete baino gehiagoz egoteko, jabeak dagozkion inskripzioak egin beharko ditu dagozkion udal-erregistroetan. 
        • Autonomia erkidego bakoitzean osatu da erregistro zentral informatizatu bat, beste administrazio eta agintari batzuek kontsulta dezaten, baita interes zilegi bat egiaztatzen dutenek ere (adibidez, horrelako animalia bat eskuratzeko desira). Horretarako, udal-erregistroko datuak EAEko Erregistro Zentralera bidaliko dira, ezbeharra jaso ondoren.