5.04 Antolamenduz kanpko eraikinak zaharberritzeko lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Antolamendutik kanpo dauden eraikinetan obrak egiteko ematen den lizentzia da. Obra horiek ez dira eraikina gaurkotzeko, tamaina handitzeko edo hobetzeko lanak, ez eta sendotzeko lanak ere (tasatutako ohiz kanpoko kasuetan izan ezik)

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

Izapidea doakoa da, alegia, ez da tasarik ordaindu behar. Hala ere, gero, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordaindu beharko da, Udalak dagokion likidazioa jakinarazten duenean.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: hilabete.
  • Legezko gehieneko epea: hiru hilabete
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: negatiboa.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • La que corresponda a obras mayores o menores (remisión a fichas nº 5.02. [licencia de obras menores] y nº 5.03 [licencia de obras mayores] )
  • Además de lo anterior, renuncia en documento notarial al valor de expropiación de las mejoras introducidas.

Ardura daukan unitatea

Lurraldea

Dokumentazioa

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 101. artikulua (2006/07/20ko 138. EHAA)
  • Balmasedako Hirigintza Plangintzako Arau Subsidiarioen 77. artikulua (2005/01/20ko 13. EHAA)

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaera jaso eta dokumentazioa egiaztatzea.
  2. Aurkezpen-frogagiria aurkeztea erregistro modu arruntean.
  3. Dokumentu guztiak aurkezten ez badira, eskaera zuzentzeko eskatzea, eskura dagoen eredua erabilita, eta une horretan bidaltzea.
  4. Espedientea Lurralde Arloari bidaltzea.

    Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

    1. Eskabidearen eta proiektuaren azterketa eta analisia edo aurkeztutako dokumentazioa, hirigintzaaraudiari egokitzen zaiola egiaztatuta. Eraginpean dauden beste administrazio publiko batzuek ere txostena eman behar badute, haiei eginiko eskaera-jakinarazpena.
    2. Arkitektoaren txostena eta legezkotasun-txostena bidaltzea.
    3. Eskaeraren ebazpena eta eskatzaileari jakinarazpena.
    4. Gero, Udalak EIOZ likidatu eta jakinaraziko du.