3.02 Udalerriko kultura eta kirol-elkarteentzako diru-laguntzak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Balmaseda udalerrian kultura-ekintza zehatzak nahiz arlo horretako urte osoko egitasmoak garatzeko diru-laguntzak ematea.

Nork eskatu ahal du?

Eusko Jaurlaritzaren Elkarte Erroldan inskribatu etekin asmorik gabeko erakunde edo elkarteek, Balmasedan egoitza izan edo diru-laguntza jaso dezakeen jardueraren bat udalerrian garatzen dutenak, eta gizarte-xedetzat honako arlo hauetan ekintzak suspertzea dutenak: aisialdia, musika, dantza, arte plastikoak, argazkigintza, zinema, antzerkia, baita aipatu arlo horietan ekintzaren bat garatu nahi dutenak ere.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

Doan.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Emateko epea: Deialdiaren Oinarrietan xedatutakoaren arabera.
  • Aurreikusitako epea: Hilabete bat
  • Legezko epea: 3 hilabete.
  • Administrazio-isiltasunaren esanahia: ezezkoa.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskabide-inprimakia, behar bezala beteta. 
  • Elkartearen IFK. 
  • Eskatu den diru-laguntza beharrezkoa dela justifikatzeko memoria. 
  • Diru-laguntzaren xedea den egitasmo zehatzaren deskripzioa eta egitasmoa gauzatzeko gastu eta sarreren aurrekontu zehatza. 
  • Gizarte Segurantza eta Ogasun arloan egunean egotearen egiaztagiria. Dena dela, onuradunak aurreko betekizunetan adierazten diren aitorpenak edo dokumentuak aurkezteko beharrik ez badu, betetzea erantzukizun-aitorpen bidez egiaztatuko da. 
  • Banketxearen datuak. Banku-kontuaren datuak, diru-laguntza emanez gero, zenbatekoa transferitzeko... 
  • Legezko ordezkariaren zinpeko aitorpena ez dagoela ezgaituta Herri-administrazioekin kontratuak sinatzeko, ez haien diru-laguntzak eskuratzeko, eta erakunde edo elkarte horren izenean jarduteko ahalmena daukala.
  •  Erakundeko organo ordezkariek igorritako erantzukizun-aitorpena; bertan kuotak ordainduta dituzten bazkideen kopurua adierazi behar da, baita ekitaldi honetan eta aurrekoan kobratu direnak ere.
  • Kirol-elkarteen kasuan, aurrekoaz gain:
    • Elkartea osatzen duten taldeen zerrenda, zenbat jokalari dituzten kategoria bakoitzean eta zenbat guztira jasotzen duena.

Ardura daukan unitatea

Kultura

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Gizarte Segurantza ziurtagiria
  • Ardura adierazpena
  • Txostena

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, dirulaguntzei buruzkoa.
  • 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamendua onartzen duena.
  • Balmasedako Udaleko Dirulaguntzen Ordenantza Orokorra (91. BAO, 2006ko maiatzaren 15ekoa)
  • Dirulaguntzen esleipena arautzen duten oinarriak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabide-orria jaso, egiaztatu eta erregistroan sartu.
  2. Zigilatutako kopia bat eskatzaileari itzuli.
  3. Kultura Sailera bideratu.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Diru-laguntzen Balorazio Batzordearen txostena jaso ondoren, Alkatetzaren Dekretuaren bidez ebaztea.
  2. Interesdunari jakinaraztea.