5.14 Partzelazio-lizentzia eta segregazioa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Adierazpen-izaerako administrazioko baimen hauek desberdinak dira lurzoruaren arabera, eta lur-zatiak, orubeak, finkak edo lursailak zatitzeko aukera ematen dute.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus 

Prezioa

Kalkulatzeko, banatu beharreko m2 –ak bider 0,11 egiten da. Gutxienez, 107€ eta, gehienez, 3.000€.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: hilabete.
  • Legezko gehieneko epea: hiru hilabete.
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: positiboa, baldin eta hirigintza- edo lurralde-antolamenduarekin bat badator / Iraungi daiteke, “Oharrak” atalean azaldu bezala

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eredu normalizatuaren araberako eskabidea.
  • Finkaren ohar soila edo eskritura
  • Finkaren planoa, egungo egoeran (finka nagusia)
  • Zatikatutako finken planoa.
  • Zatikatzearen deskribapena (finka nagusia eta finka zatikatuak)
  • Egintza formalizatzeko agiri publikoa aurkeztea, lizentzia eman eta hurrengo hiru hilabeteko epearen barruan

Ardura daukan unitatea

Lurraldea

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Segregazio eskritura
  • Segregazio / zatitze proiektua
  • Jabetza eskritura
  • Partzelazio planoak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 2/2006 Legea, Lurzoru eta Hirigintzari buruzkoa, 38tik 40ra bitarteko artikuluak, eta 207. artikulua eta ondokoak.
  • Balmasedako Hirigintza Plangintzako Arau Subsidiarioak (2005/01/20ko 13. BAO)
  • 19/95 Legea, uztailaren 4koa, Nekazaritzako Ustiakuntzei buruzkoa.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaera jaso eta dokumentazioa egiaztatzea.
  2. Aurkezpen-frogagiria aurkeztea erregistro modu arruntean.
  3. Dokumentu guztiak aurkezten ez badira, eskaera zuzentzeko eskatzea, eskura dagoen eredua erabilita, eta une horretan bidaltzea
  4. Espedientea Bulego Teknikoari itzultzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Eskabidearen eta proiektuaren azterketa eta analisia, hirigintza-araudiari egokitzen zaiola egiaztatuta. Eraginpean dauden beste administrazio publiko batzuek ere txostena eman behar badute, haiei eginiko eskaera-jakinarazpena.
  2. Arkitektoaren txostena eta legezkotasun-txostena bidaltzea.
  3. Eskaeraren ebazpena.
  4. Gero, Udalak tasa likidatu eta jakinaraziko du.

Oharrak

Lizentzia emango da, baina dagokion egintza gauzatu dela dioen agiri publikoa Udalean aurkeztu beharko dela; hori, bestalde, lizentzia eman eta hurrengo hiru hilabeteen barruan egin beharko da; aurkeztu ezean, lizentzia iraungiko da.