6.12 Udaleku irekietan izena ematea

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udaleku irekiak euskaraz, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat.

Nork eskatu ahal du?

6 urtetik 12ra bitarteko (urte horretan beteak) adingabeen aitak, amak edo legezko ordezkariak.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus
  • Posta elektronikoz: euskera@balmaseda.eus

Prezioa

  • Astebete edo astebetetik behera: 20,00 €/pertsona
  • Bi aste edo aste bitik behera: 35,00 €/pertsona
  • Hiru aste edo hiru astetik behera: 50,00 €/pertsona
  • Zenbait neba-arreba matrikulatzen badira, % 30eko deskontua eskuratzeko eskubidea dago, eta deskontu hori ordaindu beharreko zenbateko osoaren gainean egingo da.
  • Udalekua amaitzean, diru-sarrerak bermatzeko errentaren edo gizarte-larrialdirako laguntzen familia hartzaileek, Udalaren Gizarte Zerbitzuek edo Lanbidek eta Euskara Zerbitzuak aurretik egiaztatuta, ordaindutako zenbatekoa itzul dakien eskubidea izango dute, baldin eta izena eman duen pertsonak, gutxienez, % 80ko asistentzia izan badu.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: unean bertan. Epe barruan aurkeztutako eskabide guztiak onartuko dira, betiere ezarritako baldintzak betetzen badira eta plazak badaude libre.
  • Eskaera guztiei erantzungo zaie, plaza eduki ala ez eduki.

Aurkeztu beharreko agiriak

Ardura daukan unitatea

Euskera

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

Jardueraren egunean indarrean dauden zerga-ordenantzak.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaera jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
  2. Kopia zigilatua aurkeztea, erregistro zenbakiarekin, egiaztagiri moduan.
  3. Tasa kobratzea, eskudirutan edo txartelarekin, hala badagokio.
  4. Espedientea Euskara Sailari igortzea.

      Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

      1. Eskabideak behar bezala bete dauden egiaztatzea.
      2. Zerrendak prestatzea.

      Oharrak

      Udalekuari buruzko informazioa eta izena emateko epeak eskola-ikasleei helaraziko zaizkie ikastetxeen, Udalaren web orriaren eta sare sozialen eta informazio-panelen eta udal-aldizkarien bidez.
      Plaza mugatuak: izena emateko ordena hartuko da kontuan.
      Lehentasuna izango dute Balmasedan erroldatuta daudenek. Erroldatuta ez daudenak onartuak izangodira, baldin eta plazak geratzen badira bete gabe.
      Informazio-bilera bat egingo da parte-hartzaileen gurasoekin, Udalekua hasi aurretik. Bertan adieraziko da ea behar den, edo ez, dokumentazio osagarria aurkeztea; adibidez. Osakidetzako txartelaren fotokopia.