3.06 Langabetuak kontratatzeko laguntzak

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Balmasedan erroldatutako pertsona langabeak eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta daudenak kontratatu nahi dituzten enpresei itzuli beharrik gabeko laguntzak ematea.

Nork eskatu ahal du?

Izaera pribatuko pertsona fisikoak edo juridikoak (enpresak, merkataritza-ostalaritzako zerbitzuen emaileak), haien egoitzaren helbidea edo zerga-egoitzaren helbidea gorabehera. Enpresa horiek Balmaseda udalerrian erroldatuta dauden pertsonei besteren kontura lan egiteko kontratua egin beharko diete eta langile horiek Balmasedan bertan lan egin beharko dute, betiere Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Oro- korraren 13. artikuluak xedatzen dituen inguruabar baztertzaileak gertatzen ez badira. Gainera, bete behar dira

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.

Prezioa

Doan

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Emateko epea: Deialdiaren Oinarrietan xedatutakoaren arabera.
  • Ebazpena emateko aurreikusitako epea: Hilabete bat
  • Administrazio-isiltasunaren esanahia: ezezkoa.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskabide-inprimakia, behar bezala beteta
  • Enpresari dagozkion dokumentuak:
    • Eskatzailea pertsona fisikoa bada: Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia
    • Eskatzailea pertsona juridikoa bada: Identifikazio Fiskalaren Txartelaren kopia, eskatzailearen
    • Nortasun Agiri Nazionalarekin eta ordezkaritza-ahalaren egiaztagiriarekin batera. (Ez da aurkeztu behar izango, baldin eta aurreko deialdietan aurkeztu bada)
    • Eskatzailea pertsona juridikoa bada, enpresaren edo erakundearen eraketa-eskrituraren fotokopia eta geroko aldaketa guztiak, dagozkion erregistroetan inskribatuta dagoela egiaztatuta. (Ez da aurkeztu behar izango, baldin eta aurreko deialdietan aurkeztu bada)
    • Berezko nortasun juridikorik ez daukaten sozietate zibilei dagokienez, Foru Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua ere aurkeztu beharko da. (Ez da aurkeztu behar izango, baldin eta aurreko deialdietan aurkeztu bada)
    • Foru Ogasunak igorritako Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta eta baxen egiaztagiria
    • Enpresak edo erakundeak Gizarte Segurantzan alta eman duelako kopia
    • Foru Ogasunak emandako agiria, diru-laguntza eskatzen duen erakundeak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duena
    • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako agiri eguneratua, erakunde eskatzaileak betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duena
    • Gizarte Segurantzak kontratazioaren aurreko hileko azken egunean enpresan alta emanda dauden langileen batez besteko plantillari buruz emandako txostena
    • Gizarte Segurantzak kontratazioaren egunean enpresan alta emanda dauden langileen batez besteko plantillari buruz emandako txostena
  • Kontratazioari buruzko dokumentuak:
    • Kontratuaren subjektua den pertsonaren NANaren kopia
    • Diruz lagunduko den lan-kontratuaren kopia, iraupena eta lanaldia jasotzen dituena
    • Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean kontratatutako pertsonaren altaren kopia
    • Kontratatutako pertsonaren lan-ibilbideari buruzko txosten eguneratua. (Txosten hori ez da aintzat hartuko espedientea osotzat jotzen denean. Beharrezkoa bada, dokumentu hori gainerako dokumentazioaren ondoren entregatu ahal izango da: edozein kasutan, hilabete igaro aurretik kontratatzeko laguntzen eskaera jasotzen den dataz geroztik)
    • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskripzio-aldiei buruzko txostena
    • Erroldatze-ziurtagiria (ez da beharrezkoa langilearen baimena aurkezten bada, Balmasedako Udalak ofizioz eskura dezan)
  • Eskabide-inprimakia, behar bezala beteta
  • Eskatzailea pertsona fisikoa bada: Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia
  • Eskatzailea pertsona juridikoa bada: Identifikazio Fiskalaren Txartelaren kopia, eskatzailearen
  • Nortasun Agiri Nazionalarekin eta ordezkaritza-ahalaren egiaztagiriarekin batera. (Ez da aurkeztu behar izango, baldin eta aurreko deialdietan aurkeztu bada)
  • Eskatzailea pertsona juridikoa bada, enpresaren edo erakundearen eraketa-eskrituraren fotokopia eta geroko aldaketa guztiak, dagozkion erregistroetan inskribatuta dagoela egiaztatuta. (Ez da aurkeztu behar izango, baldin eta aurreko deialdietan aurkeztu bada)
  • Berezko nortasun juridikorik ez daukaten sozietate zibilei dagokienez, Foru Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua ere aurkeztu beharko da. (Ez da aurkeztu behar izango, baldin eta aurreko deialdietan aurkeztu bada)
  • Foru Ogasunak igorritako Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta eta baxen egiaztagiria
  • Enpresak edo erakundeak Gizarte Segurantzan alta eman duelako kopia.
  • Foru Ogasunak emandako agiria, diru-laguntza eskatzen duen erakundeak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duena.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako agiri eguneratua, erakunde eskatzaileak betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duena.
  • Gizarte Segurantzak kontratazioaren aurreko hileko azken egunean enpresan alta emanda dauden langileen batez besteko plantillari buruz emandako txostena.
  • Gizarte Segurantzak kontratazioaren egunean enpresan alta emanda dauden langileen batez besteko plantillari buruz emandako txostena.
  • Kontratazioari buruzko dokumentuak:
  • Kontratuaren subjektua den pertsonaren NANaren kopia.
  • Diruz lagunduko den lan-kontratuaren kopia, iraupena eta lanaldia jasotzen dituena.
  • Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean kontratatutako pertsonaren altaren kopia.
  • Kontratatutako pertsonaren lan-ibilbideari buruzko txosten eguneratua. (Txosten hori ez da aintzat hartuko espedientea osotzat jotzen denean. Beharrezkoa bada, dokumentu hori gainerako dokumentazioaren ondoren entregatu ahal izango da: edozein kasutan, hilabete igaro aurretik kontratatzeko laguntzen eskaera jasotzen den dataz geroztik).
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskripzio-aldiei buruzko txostena.
  • Erroldatze-ziurtagiria (ez da beharrezkoa langilearen baimena aurkezten bada, Balmasedako
  • Udalak ofizioz eskura dezan).

Ardura daukan unitatea

Enplegua

Dokumentazioa

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, dirulaguntzei buruzkoa.
  • 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamendua onartzen duena.
  • Balmasedako Udaleko Dirulaguntzen Ordenantza Orokorra (91. BAO, 2006ko maiatzaren 15ekoa)
  • Dirulaguntzen esleipena arautzen duten oinarriak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabide-orria jaso, egiaztatu eta erregistroan sartu.
  2. Zigilatutako kopia bat eskatzaileari itzuli.
  3. Enplegu Sailera bideratu.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Diru-laguntzen Balorazio Batzordearen txostena jaso ondoren, Alkatetzaren Dekretuaren bidez ebaztea.
  2. Interesdunari jakinaraztea.
  3. Onuradunak diru-laguntzaren lehen ordainketa eskatzea.
  4. Onuradunak diru-laguntzaren bigarren ordainketa eskatzea.