5.12 Eskaera vado

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Bide publikoaren aprobetxamendurako baimena edo lizentzia eskatzea, ibilgailuak espaloietatik eraikin algo maspribatuetan sartu ahal izan daitezen; hori jabari publikoaren baterako erabilera berezia da.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

  • Plakengatiko tasa, 110€,
  • Pasabideagatiko lizentziaren tasa,
    • Ibilgailu 1 eta 4 artean :  80,00 €
    • 5 eta 20 ibilgailu artean :  140,00 €
    • 21 ibilgailutik aurrera : 240,00 €

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: hilabete.
  • Legezko gehieneko epea: hiru hilabete
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: negatiboa.

Ardura daukan unitatea

Lurraldea

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Obra Lizentzia

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Administrazio Publikoen Ondareari buruzko 33/2003 Legearen 84. artikulua eta horrekin bat datozenak (264. BOE, 2003-11-04)
  • Tokiko Erakundeen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 75. eta 77. artikuluak eta horiekin bat datozenak (1372/1986 Errege Dekretua) (161. BOE, 2003-07-07).

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabidea jasotzea, egiaztatzea, erregistratzea eta aurkezpen-agiria ematea.
  2. LurraldeaArloari bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Jarduera gauzatzeko udal-lizentzia dagoela egiaztatzea eta teknikariaren txostena ematea.
  2. Kontu-hartzailetza Arloari bidaltzea, likidazioa egiteko.
  3. Alkatetzaren dekretuaren bidez ebaztea.
  4. Interesdunari jakinaraztea.
  5. Pasabidearen plaka udaletxean jasotzea (Kontu-hartzailetza Saila), tasa ordaindu ondoren. (Plaka hori interesdunak jarriko du).
  6. Pasabide iraunkorren erroldan sartzea, hurrengo urteetarako

Oharrak

  • Pasabide-baimena ezeztagarria da, interes publikoko motiboengatik.
  • Ekintza, lokalaren erabilera edo baimenaren titularra aldatzen badira, emandako lizentziek iraungo dute. Kasu horietan beste lizentzia bat eskatu beharko da.
  • Ezin izango da elementu finkorik jarri, dela metalikoa, dela beste material batekoa, arrapala gisa erabiltzeko.
  • Espaloiak beheratu behar direnean, beheratzea eskatzailearen kontura egingo da, eta zerbitzu teknikoek egindako oharrak beteko dituzte.
  • Lokalaren eta zintarriaren eta espaloiaren egokitzapenak egiteko, obra-lizentzia beharko da, edonola ere.
  • Pasabideari baja emateko, eskabidea aurkeztu beharko da, bai eta pasabide-plaka ere, eta obra txikien lizentzia eskatu beharko da, espaloia lehengo egoerara bueltatzeko eta pasabidearen pintura kentzeko.
  • Pasabidearen eskubideen ordainketa ezin izango da bertan behera utzi, harik eta interesdunak lokalerako sarbiderako egindako beheratzeak kendu arte.