5.22 Jarduera eteteko Fitxa

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udalaren jakinarazpena, orain arte garatutako jarduera eteteko

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

Doan

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak:positiboa

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Jakinarazpen-idatzia, honako hau jasoz:
    • datu pertsonalak 
    • jardueraren titularraren datuak 
    • jarduera gauzatzen zen lokalaren kokapena  
  2. Dokumentazio espezifikoa:
    • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (JEZ) baja

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

Agiriaren igorpenerako ez da dokumentaziorik eman behar.

  • Besteak
  • JEZ aktibitate aldaketaren frogagiria

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 1955eko ekainaren 17ko Dekretua, Tokiko Korporazioen Zerbitzuen Araubidea onartzen duena (BAO 1955/07/14).
  • 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (2006/07/20ko 138 zenbakiko EHAA).
  • 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (1992/11/27ko 285 zenbakiko BOE).
  • 7/2012 Legea, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Direktibara egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa (2012/04/30eko 84 zenbakiko EHAA 84).

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaera jaso eta dokumentazioa egiaztatzea (originalak eskaneatu eta eskatzaileari itzuli)
  2. Ordainagiri gisa erregistro zenbakia duen kopia zigilatua ematea.
  3. Dokumentazio guztia aurkezten ez bada, eskaera zuzentzeko eskatuko da dagoen ereduaren bidez, momentuan bertan igorrita. 
  4. Idazkaritza Sailari berri emate.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Alkatetza Dekretua jarduera baja ematea deklaratuz eta Jarduera Erregistroari dagokion kokapenaren aldaketa aginduz.
  2. Gestorean espedientea aldatu
  3. Kontu-hartzailetza sailari berri ematea
  4. Jardueraren titularrari bajaren berri ematea