4.3.4 Pertsona elbarrituentzako aparkaleku txartelaren eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Ahalmen urriko pertsonek adierazitako tokietan ibilgailua aparkatzeko baliagarria den txartela eskatzea

Nork eskatu ahal du?

Honako pertsona hauek izan daitezke ibilgailua aparkalekuan uzteko ezinduentzako txartelaren titularrak, hau da, hori lortu eta erabiltzea izango dutenak: Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bateko biztanleak izanik eta urritasun fisiko zein psikiko larri bat nozituz, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein foru aldunditako Balorazio eta Orientazio Unitateak emandako aldeko irizpena lortu badute. Ezintasunak dituzten pertsonentzako ibilgailua aparkalekuan uzteko txartela erabiltzeko eskubide berbera izango dute Europar Batasuneko gainerako administrazio publikoek egindako txartelen titularrek, betiere 1998ko ekainaren 4an Europar Batasuneko Kontseiluak emandako gomendioari jarraiki egindako estandarraren araberakoak badira darabiltzaten txartelak.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.

Prezioa

Doakoa.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Gutxieneko epea: hilabete bat.
  • Gehieneko epea: hiru hilabete.
  • Administrazio-isiltasunaren esanahia: ezezkoa

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskabidea, eredu ofizialean.
  • NANaren fotokopia.
  • NANeko argazkiaren neurriko argazki bat. (Soilik ebazpena aldekoa bada)
  • Hala behar bada, urritasuna duen pertsonaren legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria
  • Ezintasunaren onarpena egiaztatzen duen dokumentua.

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Minusbalia ziurtagiria
  • Argazkia

Legezko informazioa

Lege-esparrua

Martxoaren 22ko 50/2016 Dekretua, desgaitasunak dituztenentzako aparkatzeko txartela arautzen duena

Oharrak

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Eskabidea jasotzea, dokumentazioarekin batera (HAZ)
  2. Dokumentazioa eta inprimakiak sinatuta daudela  egiaztatzea (HAZ), eta eskaneatu eta erregistratzea
  3. Idazkaritzari igortzea, prozedura izapidetzeko 
  4. Eskabidea Foru Aldundiari igortzea (Gizarte Ekintza Saila/ Desgaitasunen Oinarrizko Zentroa)
  5. BFAren irizpena
  6. Udalaren ebazpena, dekretu bidezkoa
  7. Txartela bidaltzea, hala badagokio

            Oharrak

            • Ibilgailua aparkalekuan uzteko txartela erabiltzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:
            • Ibilgailua aparkalekuan uzteko txartela titularrak ibilgailua gidatzen duenean edo bertan berori garraiatzen denean bakarrik erabili ahal izango da.
            • Txartela ibilgailuaren aurreko aldean jarri behar da, txartelaren aurkia argi eta garbi ikus dadin ibilgailuaren kanpoaldetik eta agintaritza eskudunak azter dezan halaxe eskatu badu.
            • Txartela baliozkoa izango da horretarako seinalatutako lekuetan aparkatzeko, baita aparkatzea debekatuta dagoen lekuetan ere, ezinbesteko denboraz, eta ondoko salbuespenak kontuan izanik.
              • Oinezkoentzako aldeak, nasak edo espaloiak eta oinezkoentzako pasabideak.
              • Gelditzea debekatuta dagoen lekuak.
              • Ibiak edo larrialdiko irteerak ixten dituzten lekuak.
              • Zirkulazio erraiak murrizten dituzten eremuak ("bigarren ilara")
            • Txartela 5 urtez izango da baliozkoa, eta eskaera-prozedura beraren bidez berritu beharko da, desgaitasunaren balorazioan gerta daitezkeen aldaketei kalterik egin gabe, zeinak haren iraunaldia galtzea ekar baitezake.