8.06 Trafikoa: Abandonatutako ibilgailua. Jabetzari uko egitea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Jabeak bide publikoan utzitako ibilgailu bati uko egitea erabat eta borondatez, Balmasedako Udalari eskumena emanik hura behar bezala kudeatzeko

Nork eskatu ahal du?

Bertan behera utzitako ibilgailuen jabeak eta haren jabetzari uko egin nahi dionak

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

Ez da beharrezkoa

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 15 egun.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Bertan behera utzitako ibilgailuaren jabetzari uko egiteko adierazpena 
  2. NANaren fotokopia
  3. Zirkulazio-baimenaren orijinala eta fotokopia edo galera edo lapurretaren salaketa
  4. Ezaugarrien txartelaren orijinala eta fotokopia edo galera edo lapurretaren salaketa
  5. Urte horretako trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ordainagiriaren orijinala eta fotokopia.
Ibilgailua, dagoeneko, bajan eman bada: hala egiaztatzen duen dokumentuaren orijinala eta fotokopia

Ardura daukan unitatea

Udaltzaingoa

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Ibilgailuaren zirkulazio baimena
  • Ibilgailuaren baja ziurtagiria

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 2koa.
  • 6/2014 Legea, apirilaren 7koa, 339/1990 ELDa aldatzen duena
  • Balmasedako Udaleko Trafikoko Ordenantza Orokorra.
  • 10/1998 Legea, Hiri Hondakin Solidoei buruzkoa

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaera jaso eta dokumentuak egiaztatzea.
  2. Eskaera erregistratzea eta zigiludun kopia bat ematea, erregistro-zenbakiarekin, jasotze-agiri gisa.
  3. Eskaerari erantsi behar zaizkion dokumentu guztiak aurkezten ez badira, falta diren dokumentuak aurkezteko eskatu zaio, 10 egun balioduneko epean, ZUZENKETA-ERREKERIMENDUA dokumentuaren bidez. Epe hori igarotzen bada eta dokumentuak aurkeztu ez badira, ulertuko da interesdunak bertan behera utzi duela eskaera, eta horixe adieraziko du Udalak berariaz.
  4. Eginbidea gehitzea irekitako espedienteari, bertan behera utzitako ibilgailu posibleagatik.
  5. Udaltzaingoari jakinaraztea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Hitzartutako enpresari lagatako ibilgailua autoak desegiteko leku batera eramateko eskatzea, hiri-hondakin solido gisa trata dezaten.
  2. Enpresak aurkezten duen erretiratze-akta espedientean sartzea eta hura amaitzea

Oharrak

10/1998 Legeak, Hiri Hondakin Solidoei buruzkoak, berariaz debekatzen du ibilgailu bat bide publikoan bertan behera uztea, eta 30.000 euro arteko isunak ezartzen ditu, arau-hauste larria egiteagatik ( 10/1998 Legearen 34.3 b eta 35.1. b art.).

Ohiko aparkatzea Espainian duen auto orok dauka asegurua edukitzeko beharra, behintzat erantzukizun zibila edukitzeko, derrigorrezkoa baita. Hala zehazten du 8/2004 Legegintzako Errege Dekretuak, urriaren 29koak, Erantzukizun Zibilari buruzko Legea eta motordun ibilgailuen zirkulazioan asegurua onartzen dituena. Ibilgailua aseguru gabe edukitzeak 601 euro eta 3.005 euro bitarteko isuna ekar dezake, bai eta ibilgetzea ere.