5.21 Arma-txartela ematea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Aire konprimituzko armen txartela ematea (4. kategoria), Armen Araudiaren 3. artikuluaren arabera

Nork eskatu ahal du?

Interesa duten, 14 urtetik gorakoak diren eta Balmasedan erroldatuta dauden pertsona guztiek, edo haien legezko ordezkariek, baldin eta 4. kategoriako arma bat eskuratu badute.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

Administrazio-dokumentuak eta kopiak emateagatiko tasak, une bakoitzean indarrean dagoen ordenantzaren arabera.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 7 egun.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskabidea.
  • Interesdunaren NAN edo AIZ.
    •  (adingabeen kasuan, horrez gain: adingabearen eskaera haren ordez egiten duen aitaren, amaren edo tutorearen agiriaren fotokopia) 
  • Karabina eta/edo pistolaren erosketa-faktura. Bertan, zehaztu beharko du erositako arma 4. KATEGORIAkoa dela, ea 4.1 edo 4.2 kategoriakoa den, ea Paintball edo airsoft arma den, serie-zenbakia eta armaren kalibrea eta numerazioa. 
  • Aurreko titularrak ez badu erosketa fakturarik, armaren titulartasunaren zinpeko adierazpena egin beharko da
  • Partikularren arteko eskualdatzea bada (salmenta, dohaintza eta abar), titular berriak hau erantsi beharko du baimen-eskabidean:
  • Eskabidea
    • Aurreko titularraren NAN edo AIZ.
    • Titular berriaren NAN edo AIZ.
    • Aurreko titularrak eta titular berriak sinatutako agiria, salerosketa edo dohaintza jasotzen duena.
    • Aurreko titularraren Karabina eta/edo pistolaren erosketa-fakturaren fotokopia, eskualdatu beharreko armaren titulartasuna eta datuak egiaztatzeko
      • Arma Balmasedako Udalean erregistratuta badago, ez da beharrezkoa izango, ofizioz kontsultatuko da. 
    • Aurreko titularrak ez badu erosketa fakturarik, armaren titulartasunaren zinpeko adierazpena egin beharko da.

Ardura daukan unitatea

Udaltzaingoa

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Arma erosketaren faktura
  • Faktura telematikoa

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 15.1 TAOAL; 56.1.B) BLMA
  • 137/1993 ERREGE DEKRETUA, urtarrilaren 29koa, Armen Araubidea onesten duena (55. BOE, 1993/03/05)
  • 976/2011 ERREGE DEKRETUA, uztailaren 8koa, Armen Araubidea aldatzen duena. (BOE, 2011/07/09) 
  • INT/2860/2012 AGINDUA, abenduaren 27koa, Airsoft eta paintball-eko jolas eta kirol jardueretan erabil daitezkeen arma batzuei aplikatzekoa den araubidea zehazten duena (BOE 2013/01/05).

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaera jasotzea eta egiaztatzea, dokumentazioarekin batera.
  2. Eskaera erregistratzea, eta kopia zigilatua aurkeztea, erregistro zenbakiarekin, agiri moduan.
  3. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazio guztia ez bada aurkezten, aurkezteko eskatuko zaio, 10 egun balioduneko epean, ESKAKIZUNA-ZUZENKETA agiriaren bidez. Epe hori agiri horiek aurkeztu gabe igarotzen bada, ulertuko da interesdunak atzera egin duela eskaeran, eta hala adieraziko du, berariaz, Udalak.
  4. Udaltzaingoari igortzea, izapidetu dezan, NANaren kopiarekin batera.

      Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

      1. Txartela bidaltzea
      2. Alkatetzak sinatzea
      3. Ale bat Armen Kontu-hartzailetzari bidaltzea
      4. Udaltzaingoko armen erregistroan kopia artxibatzea.

      Oharrak

      • Kategoriako pistolen barruan, udal-baimena behar dutenei dagokienez, airsoft eta paintball-eko pistolak ere badaude. (INT/2860/2012, BO, 2013ko urtarrilaren 5ekoa) .
        • Adingabeen kasuan, eskabidea gurasoek egingo dute, eta zehaztuko dute baimena eskatzen duela bere seme-alabarentzat, eta semea edo alaba izango da baimenaren titularra, hau da, txartelen titularra.
        • Bizilekutik kanpora karabinak eraman eta erabili ahal izateko, bereziki egon behar dute dokumentaturik, arma-txartelen bidez, eta kasu guztietan eramango dituzte aldean. Armatxartela kendu ahal izango diote, aurretik eskatzaileen portaerari eta aurrekariei buruz galdetu eta gero eta Udaltzaingoak armaren numerazioa (*) ikuskatu ondoren. Haren balioa mugatuta dago Balmaseda udalerrira.
        • Baimen hau emateak EZ du esan nahi baimena duenik ehizan aritzeko.
          • Aire konprimituko karabinak jenderik bizi ez den lekuetan edo leku egokietan baino ezin izango dira erabili, inoiz ere ez hiri-eremuan, eta helburura tiro egiteko baino ez, eta debekaturik dago horiekin ehizan ibiltzea, bai eta txoritxoak ehizatzea ere.
        • Ehizan ibiltzeko EZ da nahikoa udal-baimena edukitzea, ehiza-baimena lortu beharra dago nahitaez.
        • Izapidetzen duen unitateak izapidea behar bezala kudeatzeko beharrezkoak diren agiri osagarri guztiak eskatzeko eskubidea izango du
          • (*) Arma guztiek, izapide honetan aipatutakoek barne, fabrikatik markatutako numerazioa izan beharko dute. Markatzearen urratze edo deuseztatzeak arma legez kanpokoa bihurtzea eragiten du.
        • Fabrikako numerazioaren parteak ondorengoak dira:
          • Arma eta Lehergailuen Esku-hartze Zentralak fabrika edo tailer bakoitzari emandako zenbakia.
          • arma-motari dagokion zenbakia.
          • fabrikatutako arma bakoitzaren zenbaki sekuentziala, urtero 1 zenbakitik hasita.
          • fabrikazio-urtearen azken bi zifrak.
        • (Arma Araudiaren 28. artikulutik moldatuta)