5.01 Obra txikiak aurretiko jakinarazpenarekin

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Adierazpeneko izaera duen administrazioko baimen honek aukera ematen du, erraztasun teknikoa eta eraikuntza-garrantzi urria eta garrantzi ekonomiko urria dela eta –normalean, konponketak, apaindurak, edertzeak edo itxiturak baino ez dira izaten–, proiektu teknikorik eta aurrekontu handirik behar ez duten obrak egiteko, udalari jakinarazita baino ez, jakitun egon dadin.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

% 1 lizentziaren tramitazioagatik gehi % 5 eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergagatik (aurrekontuaren % 6, BEZa aparte).

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: 7 egun.
  • Legezko gehieneko epea: hiru hilabete.
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: positiboa

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Obra txikien lizentzia-eskaera aurretiko jakinarazpenarekin, eredu normalizatuari jarraiki.
  • Aurrekontu xehatua (partidak banatuta).
  • Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordainketa-gutuna, udaleko Kontu-hartzailetza Sailak emana. (Ikus 2.03. fitxa)
  • Herri-jabaria okupatu behar izanez gero (edukiontzia, aldamioa, materialen bilketa…), bide publikoa okupatzeko eskaera eredu normalizatuari jarraiki (Ikus 5.08. fitxa)
  • Lana amaituta, Garbigunek edo hondakinen kudeatzaile baimenduak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Ardura daukan unitatea

Lurraldea

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Exekuzio aurrekontua (BEZ gabe)
  • Zerga ordainagiriaren fotokopia
  • Ordainagiria

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 207. artikulua eta hurrengoak (2006/07/20ko 138. EHAA)
  • Balmasedako Hirigintza Plangintzako Arau Subsidiarioak (2005/01/20ko 13. EHAA)
  • 112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa (eraikuntza- eta eraispen-hondakinak)
  • Udal Ordenantza

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaera jaso eta dokumentazioa egiaztatzea.
  2. Ordainketa-gutuna prestatzea.
  3. Zigilatutako frogagiri berezia aurkeztea; bertan adieraziko da, 7 eguneko epean kontrako jakinarazpenik jaso ez bada, lizentzia eman dela ulertuko dela.
  4. Ordainbideen berri ematea.
  5. Dokumentu guztiak aurkezten ez badira, eskaera zuzentzeko eskatzea, eskura dagoen eredua erabilita, eta une horretan bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Teknikariaren txostena edo oniritzia.
  2. Txostena kontrakoa bada, errekerimendua eta jakinarazpena eskatzaileari.

Oharrak

  • 2.03. fitxa “Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren likidazioa, obra txikien kasuan”.
  • Obra ulertzeko krokisa, halakorik behar bada.