5.05 Jarduera-lizentzia behar duen jarduera sailkatua

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udal-lizentzia honek ahalmena ematen du 7/2012 Legearen II. eranskineko A) atalean jasotako jarduera edo instalazio publiko edo pribatu bat funtzionamenduan jartzeko, zabaltzeko edo zaharberritzeko, ingurumenari, pertsonei edo beren ondasunei kalteak eragin diezazkiekeenak, kalte horiek eragiteko arriskuak sor ditzakeenak edo pertsonei oztopo egin diezaiekeenak, apirilaren 23ko 7/2012 Legeak aldatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko 3/1998 Lege Orokorraren 55. artikuluan jasotakoari jarraiki.
Lokalean obrarik egin behar izanez gero, obra-lizentzia eskatu aurretik, jarduera-lizentzia izapidetu beharko da.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

250€ ikuskaritza-bisita bakoitzeko

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: lau hilabete.
  • Legezko gehieneko epea: sei hilabete.
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: negatiboa.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Udalaren eskaera orokorra inprimakia
  • Jarduera gauzatuko den lokalaren katastroko zenbaki finkoa.
  • Jardueraren titularra den pertsona fisiko edo juridikoa (nortasuna egiaztatu).
  • Helbide elektronikoa.
  • Jarduera altan emango den JEZen epigrafea.
  • Proiektu teknikoa eta deskribapen-memoria paperean eta formatu digitalean, teknikari eskudunak sinatuta. (Memoria sinatzen duen pertsonaren prestakuntza teknikoa edo gaikuntza profesionala, elkargoko zenbakia jasota).
  • Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioa behar duen jarduera bada: Ingurumen  Inpaktuaren Azterketa/ Ingurumen Azterketa Estrategikoa.

Ardura daukan unitatea

Lurraldea

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Ingurumen inpaktuaren azterketa
  • Proiektu teknikoa

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko Lege Orokorra ( 59/1998, 1998ko martxoaren 27koa).
  • 7/2012 Legea, apirilaren 23koa, Barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Direktibara egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa. (84. EHAA, 2012/04/30ekoa).

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaera jaso eta dokumentazioa egiaztatzea.
  2. Aurkezpen-frogagiria aurkeztea erregistro modu arruntean.
  3. Dokumentu guztiak aurkezten ez badira, eskaera zuzentzeko eskatzea, eskura dagoen eredua erabilita, eta une horretan bidaltzea.
  4. Lurralde Sailera bidali

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Instalatu nahi den jardueraren kokaleku egokiari buruzko hirigintza-txostena/fitxa.
  2. Osasun Administrazioari eta Ingurumen Organoari bidaltzea, nahitaezko txosten loteslea igortzeko.
  3. BAOn jendaurrean ikusgai jartzea eta mugakideei jakinaraztea.
  4. Ingurumeneko teknikariaren txostena.
  5. Alkatetzaren Dekretua, lizentzia ebazten duena
  6. Dagokien tasen likidazioa. 
  7. Obrarako lizentzia, hala badagokio.
  8. Jarduera hasteko aldez aurreko jakinarazpena (ziurtagiri teknikoarekin batera).

                Oharrak

                • Obrak jarduera egiten den lekuan gauzatuko badira, dagokion obrarako lizentzia eskatu beharko da.
                • Ezingo da obrarako lizentzia eman jarduera-lizentzia eman ez den bitartean; hala ere, aldibereko eskaera eta izapidetzea egin daiteke.