1.08 Familiako erroldatze-ziurtagiria/-txartela

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Tramitearen sinadura
  4. 4. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Agiri honek egiaztatzen du pertsona bat helbide batean erroldatuta dagoela, une horretan biztanleen udal-erroldan jasota dauden datuekin

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus 

Prezioa

Doakoa

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Unean bertan, aurrez aurreko arretan. Eskabidea postaz bada, 24 ordutan.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Interesduna azalduz gero, bere NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitzabaimenaren jatorrizko agiria aurkeztu beharko du, dagokion moduan.
  • Baimendutako pertsona bat azalduz gero:
    • Honako dokumentu hauen jatorrizkoak : baimenduaren NANa, pasaportea, gidabaimena edo egoitza-baimena
    • Honako dokumentu hauen jatorrizkoak: baimen-emailearen NANa, pasaportea, gidabaimena edo egoitza-baimena
    • Tramite-baimena Tramite-baimena, tramiteak egiteko.
  • Telefonoz eskatuz gero, adierazi eta egiaztatu beharreko datuak: NANa, helbidea, izena eta bi abizen (eta txartela erroldan ageri den helbidera baino ez da bidaliko)
  • Baimendua eta baimen-emailea etxebizitza berean erroldatuta badaude, baimenduaren jatorrizko NANa baino ez da behar izango.

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 1690/1986 Errege Dekretuaren 53. artikulua eta hurrengoak, Toki Erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren Araudia 
  • 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena 

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Interesdunaren edo, txartela zein pertsonarentzat eskatzen den, haren identitatea egiaztatzea
  2. Txartela eskatzeko tramitea sistema informatikoaren bidez egitea.
  3. Banakako erroldatze-txartela zigilatzea eta sinatzea.
  4. Banakako erroldatze-txartela interesdunari ematea. Telefonoz eskatzen bada, postaz bidaltzea, Udalak ezarritako prozeduraren bidez.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

Artxibatzea

Oharrak

Dokumentuak informazio-balioa baino ez du.