3.03 Eskolaz kanpoko jardueretarako guraso elkarteentzako diru-laguntzak

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Balmaseda udalerriko guraso-elkarteei diru-laguntzak ematea, eskolatik kanpoko ekintzak antolatzeko.

Nork eskatu ahal du?

  • Onuradun izaera hartzeko, erakundeek eta elkarteek honako betekizun hauek batu behar dituzte:
    • Guraso-elkarteak Eusko Jaurlaritzaren Elkarte Erroldan inskribatuta egon behar du.
    • Balmasedan egoitza izan edo diru-laguntza jaso dezakeen jardueraren bat udalerrian garatu behar du.
  • Balmasedako udalerriko hezkuntza-zentroetako guraso-elkartea izan behar du.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

Doan

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Emateko epea: Deialdiaren Oinarrietan xedatutakoaren arabera.
  • Aurreikusitako epea: bi hilabete.
  • Ebazteko gehieneko epea: hiru hilabete.
  • Administrazio-isiltasunaren esanahia: ezezkoa

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskabide-eredu ofiziala, behar bezala beteta
  • Elkartearen IFK edo ordezkariaren NAN agiria
  • Erakundeko organo ordezkariek igorritako erantzukizun-aitorpena; bertan kuotak ordainduta dituzten bazkideen kopurua adierazi behar da, baita ekitaldi honetan eta aurrekoan kobratu direnak ere
  • Eskatu den diru-laguntza beharrezkoa dela justifikatzeko memoria
  • Diru-laguntzaren xedea den egitasmo zehatzaren deskripzioa eta egitasmoa gauzatzeko gastu eta sarreren aurrekontu zehatza
  • Erakunde publiko edo pribatuek proiektu horretarako eman dituzten diru-laguntzen erantzukizunaitorpena
  • Proiektuaren garapena kontrolatzeko jarraipen- eta balorazio-sistemak
  • Foru Ogasun eta Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko beharra dela eta, egunean egotearen egiaztagiriak edo erantzukizun-aitorpena
  • Banku-kontu baten datuak (24 digitu)

Ardura daukan unitatea

Kultura

Dokumentazioa

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, dirulaguntzei buruzkoa.
  • 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamendua onartzen duena.
  • Balmasedako Udaleko Dirulaguntzen Ordenantza Orokorra (91. BAO, 2006ko maiatzaren 15ekoa)
  • Dirulaguntzen esleipena arautzen duten oinarriak
  • 2015ean guraso-elkarteentzako diru-laguntzen emakida arautzen duten Oinarriak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  • Eskabide-orria jaso, egiaztatu eta erregistroan sartu.
  • Zigilatutako kopia bat eskatzaileari itzuli.
  • Kultura Sailera bideratu.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  • Diru-laguntzen Balorazio Batzordearen txostena jaso ondoren, Alkatetzaren Dekretuaren bidez ebaztea.
  • Interesdunari jakinaraztea.