9.09 Eskatu polizia txostenak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udaltzaingoek emandako istripuen argiketen eta txosten teknikoen kopiak eskuratzea.

Nork eskatu ahal du?

Pertsona fisiko edo juridiko interesdunak.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

65 euro

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: 15 egun (betiere, argiketa edo txostena amaituta badago).

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskabidea, eredu normalizatuarijarraiki
  2. Dagozkion tasak ordaindu izanaren egiaztagiria

Ardura daukan unitatea

Udaltzaingoa

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak
  • Egindako ordainketaren fotokopia

Legezko informazioa

Lege-esparrua

Urte horretako Balmasedako Udaleko zerga-ordenantza

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaera jaso eta dokumentuak egiaztatzea.
  2. Eskaera erregistratzea eta zigiludun kopia bat ematea, erregistro-zenbakiarekin, jasotze-agiri gisa.
  3. Eskaerari erantsi behar zaizkion dokumentu guztiak aurkezten ez badira, falta diren dokumentuak aurkezteko eskatu zaio, 10 egun balioduneko epean, ZUZENKETA-ERREKERIMENDUA dokumentuaren bidez. Epe hori igarotzen bada eta dokumentuak aurkeztu ez badira, ulertuko da interesdunak bertan behera utzi duela eskaera, eta horixe adieraziko du Udalak berariaz.
  4. Tasa jaulkitzea eta, bidezkoa bada, ordaintzea.
  5. Udaltzaingoari jakinaraztea.

        Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

        1. Aurkeztutako eskaeraren bideragarritasuna egiaztatzea eta hura onartzea edo ukatzea.
        2. Eskatutako txostenaren kopia bidaltzea

        Oharrak

        • Ez da emango agintaritza judizialaren esku jarritako argiketen kopiarik.
        • Hura ordaindu aurretik, interesdunak egiaztatu beharko du txostena edo argiketa dagoen.
        • Tasa honen betebeharra duten eta ordainagiria ez duten eskabideak baliogabetzat hartuko dira