3.04 Merkatarientzako laguntzak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Balmasedan merkataritza-, zerbitzu- eta ostalaritza-guneak zabaldu eta zaharberritzeko, hutsik dauden lokalak txukuntzeko eta gazte ekintzaileek merkataritza-lokalak errentan hartzeko inbertsioetarako dirulaguntzak ematea.

Nork eskatu ahal du?

Onuradun izaera hartzeko, pertsona fisiko edo juridikoek honako betekizun hauek batu behar dituzte: 
  • Euren jarduera Balmaseda udalerriko establezimendu finkoetan gauzatzen duten enpresa txikiak, autonomoak edo enpresari banakoak eta ondasun-erkidegoak izatea. 
  • Ekintza garatzeko establezimendua Balmasedan egotea eta eraikinen baxuetan, kalean bertan dauden lokalak izatea.
  • Enpresa txikitzat jo izana (Zinpeko adierazpena 6. eranskinean).
  • Enpresaren jarduera nagusiak jarraian adierazten diren Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren taldeetako edota epigrafeetako batean sartuta egon beharko du (deialdiaren oinarriak ikusi)

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

Doan.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Emateko epea: urriaren 1etik 31ra
  • Ebazteko epea: 2 hilabete, eskaeren epea amaitu denaren hurrengo egunetik zenbatzen hasita
  • Administrazio-isiltasunaren esanahia: ezezkoa.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eranskinak: 1.etik 10.era
  • Diru-laguntzaren xede diren proiektuei buruzko azalpen-txosten laburra: egindako inbertsioak, jarduketak edo zaharberritze-lanak.
  • Gastua egiaztatzen duten fakturen kopiak, eta horien ordainagiriak. Ordainagiri gisa onetsiko dira helbideratzeen banku-laburpenak, transferentziak edo kreditu-txartelaren bidez egindako ordainketak. 100,00 eurotik beherako erosketen tiketak baino ez dira onetsiko.
  • Eskatzailearen NAN/IFKren kopia.
  • Irekitzeko lizentziaren kopia (hutsik dauden lokalen kasuan izan ezik).
  • Terraza jartzeko lizentziaren kopia, kontzeptu horretarako diru-laguntza eskatzen duten ostalaritzaestablezimenduak badira.
  • Gizarte Segurantzarekiko eta Ogasunarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria bi administrazioek emandako ziurtagiriak (hutsik dauden lokalen kasuan izan ezik). Hutsik dauden lokalak enpresari indibidualenak, sozietate zibilenak edo merkataritza sozietateenak badira, ezinbestekoa izango da Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean daudela egiaztatzeko agiriak aurkeztea.
  • Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan alta eman izanaren egiaztagiria (hutsik dauden lokalen kasuan izan ezik). Hutsik dauden lokalak enpresari indibidualenak, sozietate zibilenak edo merkataritza sozietateenak badira, ezinbestekoa izango da GEZen alta eman izanaren egiaztagiria aurkeztea.
  • Hala balegokio, BEZ Baliokide Errekarguko Erregimenean ordaintzen duela egiaztatzen duen ziurtagiria.(hutsik dauden lokalak barne, baldin eta enpresari indibidualenak, sozietate zibilenak edo merkataritza sozietateenak badira).
  • Elkarteren bateko kide diren establezimenduei dagokienez, dagokion elkarteak egindako agiria eskabidea egin den egunean elkarte horretako bazkide dela egiaztatzeko.
  • Egindako jarduketak egiaztatzen dituzten argazkiak.
  • Zaharberritze-lanak eginez gero:
    • Lokalaren jabetza-eskrituraren edo lokalaren alokatze-kontratuaren kopia eta jabearen baimena zaharberritze-lanak egiteko (baldin eta kontratuan zehazten ez bada).
    • Dagokion Udalak emandako obra-lizentziaren kopia.
  • 35 urtetik beharko gazteek merkataritza-lokalak errentan hartzeko diru-laguntzetarako eskabidea aurkeztuz gero:
    • Negoziorako lokalaren alokatze-kontratuaren kopia.
    • Alokairuari dagozkion helbideratzeen banku-laburpenak edo bankutransferentzia. Dokumentu horretan berariaz adieraziko da zein den alokatzailea, zein errentaria, horien kontu-zenbakia eta zein hilabete ordaindu den.

Ardura daukan unitatea

Merkataritza

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Gizarte Segurantza ziurtagiria
  • JEZ aktibitate aldaketaren frogagiria
  • Ordainagiria
  • Obra Lizentzia
  • Txostena
  • Irekiera-lizentzia
  • Dokumentazio grafikoa
  • Jabetza-eskritura edo alokairu-kontratua
  • Alokairuaren ordainketaren bankuko kontu-laburpenak
  • Fakturak eta ordaindu izanaren egiaztagiria
  • Terraza-lizentzia
  • Gizarte Segurantzarekin egunean egoteari buruzko egiaztagiria
  • Ogasunarekin egunean egoteari buruzko egiaztagiria
  • Baliokidetasun-araubidean egoteari buruzko egiaztagiria

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Diru-laguntza hauek emateko, BAO-ean urtero argitaratuko diren oinarriak bete beharko dira.
  • Oinarrietan arautzen ez den guztiari dagokionez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak eta 887/2006 Errege Dekretuak onartutako garapen-araudiak xedatzen dutenari men egin beharko zaio.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabide-orria jaso, egiaztatu eta erregistroan sartu.
  2. Zigilatutako kopia bat eskatzaileari itzuli.
  3. Merkataritza Sailera bideratu.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  • Diru-laguntza horren Balorazio Batzordearen txostena jaso ondoren, Alkatetzaren Dekretuaren bidez ebaztea.
  • Interesdunari jakinaraztea.