1.03 Biztanleen udal-erroldan helbidearen aldaketa jasotzea

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Biztanleen udal-erroldako inskripzioan, pertsona baten helbideari buruzko datuak aldatzea.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

Doan

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Ebazteko epea: 3 hilabete

Aurkeztu beharreko agiriak

  • A) IDENTIFIKAZIO DOKUMENTAZIOA:
    • Balmasedako udal-erroldan helbidea aldatzeko orria.
    • Dokumentazio pertsonala: Alta eskatzen duenaren NAN, pasaporte edo egoitza-baimen orijinalak (Europar Batasunetik kanpokoak badira, pasaporteak edo egoitza-baimenak indarrean egon beharko dute).
    • ADINGABEen kasuan: familia-liburu orijinala.
    • BANANTZE kasuetan: epaia edo hitzarmen arauemailea (tutoretza edukitzea) edo Aitaren edo amaren baimena lortzeko ezintasunaren zinpeko adierazpena.
  • B) ETXEBIZITZAREN INGURUKO DOKUMENTAZIOA:
    • Etxebizitzaren okupazioari buruzko dokumentazioa (kasu guztietan): Etxebizitzaren salerosketa-eskritura, alokairu-kontratua, zergaren edo uraren ordainagiria edo argiarena, aurrekoak eduki ezean.
    • Etxebizitza-eskriturarik edo alokairu-kontraturik edo antzeko dokumenturik eduki ezean: Erroldatze-baimena, kontratuaren titularrak edo etxebizitzan bertan erroldatuta dagoen adindun batek behar bezala beteta.
  • C) BETE BEHARREKO BESTE DOKUMENTU BAT:

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Etxebizitzaren dokumentuak
  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 1690/1986 Errege Dekretuaren 53. artikulua eta hurrengoak, Toki Erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren Araudia 
  • 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena 

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabidea jaso eta egiaztatzea, aipatutako dokumentazioarekin batera.
  2. Datuak erroldaren aplikazioaren bidez egiaztatzea.
  3. Datuak biztanleen erroldaren aplikazioan sartzea
  4. Aurkeztutako dokumentuen fotokopiak egitea.
  5. Dokumentazioa banatzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

Artxibatzea