5.08 Aldamioak, karga-jasogailuak, edukiontziak eta obrarako bestelako elementu osagarriak jartzeko lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Lizentzia hau ematen da jabari publikoaren aprobetxamendu bereziagatik, eraikuntzako aldamioak, edukiontziak, karga-jasogailuak eta obrarako elementu osagarriak jartzeko, obra-lizentzia gorabehera.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

Zerga-ordenantzen arabera

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: aste 1.
  • Legezko gehieneko epea: hiru hilabete.
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: negatiboa.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Bide publikoa okupatzeko eskaera eredu normalizatuari jarraiki
    • Oinplanoko okupazioaren krokisa, erabili nahi den herri-jabariko zati zehatza edo espazioa adierazita.
    • Zenbateko azalera aurreikusten den okupatuko dela eta instalazioaren iraupena (jartzeko eta kentzeko datak).
    • Aldamioen kasuan:
      • Aldamioak jartzeko proiektua, teknikari eskudunak idatzita.

Ardura daukan unitatea

Lurraldea

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Proiektu teknikoa
  • Betetzearen oinplano planoa

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Administrazio Publikoen Ondareari buruzko 33/2003 Legearen 84. artikulua eta horrekin bat datozenak (264. BOE, 2003-11-04)
  • Tokiko Erakundeen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 75. eta 77. artikuluak eta horiekin bat datozenak (1372/1986 Errege Dekretua) (161. BOE, 2003-07-07).
  • Tokiko Erakundeen Zerbitzuen Erregelamenduaren 1.1. artikulua (1955eko ekainaren 17ko Dekretua).

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaera eta agiriak jaso, egiaztatu eta erregistratzea.
  2. Ordainagiri gisa erregistro zenbakia duen kopia zigilatua ematea.
  3. Dokumentazio guztia aurkezten ez bada, momentuan bidaltzeko errekerimendu-eredu bat sortzea (edozein prozesuren kasuan). 
  4. Udaltzaingoari eta Bulego Teknikoari igortzea.

    Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

    1. Kokapena Udaltzaingoarekin kontsultatzea eta, beharrezkoa izanez gero, txostena bidaltzea.
    2. Dagokion teknikariaren txostena, beharrezkoa izanez gero.
    3. Lizentziaren egilespen-ekitaldia edo, hala badagokio, emakida.
    4. Gero, Kontu-hartzailetzak tasa likidatuko du eta horren berri emango du.

    Oharrak

    • Emakida denbora zehatz batez emango da.
    • Lizentzia ezeztagarria da, interes publikoko motiboengatik.
    • HAZek Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko beharra jakinaraziko dio eskatzaileari, gutxienez elementuak jarri baino 24 ordu lehenago, kokapen egokia adosteko. 
    • Kalea moztu behar bada, idatziz eskatu beharko da 24 ordu lehenago eta mozteko egunak asteartea eta osteguna baino ez dira izango.