5.06 Jarduera hasteko aurretiazko komunikazioa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Adierazpen honen bidez, interesdunak konpromisoa hartzen du, ingurumenean eta pertsonen osasunean duen eragin txikia dela eta, jarduera sailkatuen araudiaren aplikaziorik ez duen jarduera hasteko eta gauzatzeko araudi aplikagarria betetzeko. 
Aplikazio-eremuan jasotako jarduerak dira:

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

250€ ikuskaritza-bisita bakoitzeko

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: berehala.
  • Legezko gehieneko epea: hiru hilabete.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Jarduera hasteko eta gauzatzeko ardurapeko adierazpenaren idatzia, eredu normalizatuari jarraiki.
  • Eskatzailearen NANaren/IFZren kopia eta, hala badagokio, ordezkariarena, bai eta ordezkaritzaahalmena ere.
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren altaren fotokopia
  • Teknikari eskudunak idatzitako memoria.
  • OHZren ordainagiriaren kopia, lokalaren jabearen izena egiaztatzeko, bai eta zenbaki finkoa ere, lokalaren kokapen zehatza ikusteko.

Ardura daukan unitatea

Lurraldea

Dokumentazioa

  • Egiaztagiria
  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • JEZ-en alta ematea frogatzen duen dokumentua
  • Txostena

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteari buruzkoa.
  • 7/2012 Legea, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Direktibara egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa (2012/04/30eko 84 zenbakiko EHAA 84).

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaera jaso eta aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatu eta ondoren, originalak interesdunei itzuliz. 
  2. Eskaera erregistratzea eta ordainagiri gisa erregistro-zenbakia duen kopia zigilatua ematea. Dokumentua erregistro-zenbakiarekin emateak jardueraren hasiera gaitzen du.
  3. Dokumentazio guztia aurkezten ez bada, eskaera zuzentzeko eskatuko da dagoen ereduaren bidez, momentuan bertan igorriz. 
  4. Idazkaritza Sailari berri ematea

      Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

      1. Dokumentazioa egiaztatu eta espedienteen kudeatzailean espedientea irekitzea.
      2. Ingurumen Sailari (Gorka) txostena eskatzea, kudeatzailearen bidez, ikuskaritza bisita egiteko, hala badagokio, eta ondorengo txostena egiteko. 
      3. Aldeko txostena bada, eskatzaileari bidaliko zaio ordaindu beharreko tasen likidazioaren dokumentuarekin batera, Kontu-hartzailetza Sailak igorritakoa.
      4. Interesdunari egindako txostena helaraztea, baita dagozkion tasak ere
      5. Jardueren Erregistro Liburuan erregistratzea
      6. Kontu-hartzailetza Sailari jakinaraztea, JEZen alta emanda dagoela egiaztatzeko.
      7. Behin jakinarazpen-egiaztagiria jasota, artxibatzea.

                Oharrak

                Jarduera egingo den lokalean obrak egin behar badira, dagokion obrarako lizentzia eskatu beharko da edo, hala badagokio, obra txikiaren aldez aurreko jakinarazpena egin.