1.02 Jaiotza dela eta biztanleen udal-erroldan alta ematea

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Jaio berri den pertsona bat biztanleen udal-erroldan izena emateko eskaera egitea, izena emateko prozedura arruntaren bidez egiten ez denean (Estatistikako Institutu Nazionalak jaiotzaren agiria bidaliz)

Nork eskatu ahal du?

Jaioberriaren aitak edo amak edo familiarteko batek.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  •  Aurrez aurre (HAZ):
    •  Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

Doakoa.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Aurreikusitako epea: hurrengo eguna.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • IDENTIFIKAZIO DOKUMENTAZIOA:
    • Eskatzailearen NANa, pasaportea edo egoitza-baimena.
    • Jaioberria jasotzen duen familia-liburua.
    • Aita eta/edo ama etxebizitza horretan bizikide gisa agertzen ez badira, adingabeen baimena, agertzen ez denarena.

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 1690/1986 Errege Dekretuaren 53. artikulua eta hurrengoak, Toki Erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren Araudia 
  • 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena 

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  • Aurkeztu beharreko inprimakia eta dokumentazioa jasotzea.
  • Dokumentazioa egiaztatzea.
  • Datuak biztanleen erroldaren aplikazioan sartzea
  • Dokumentazioaren fotokopiak egitea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

Artxibatu