2.09 Zerga-zorren ordainketa egunean izatea egiaztatzen duen agiria

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Agiri horrek egiaztatzen du udaleko zerga-zorren ordainketa egunean dagoela (salbu Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Ekonomia Jardueren gaineko Zerga, eta urari, zaborrari eta estolderiari dagozkion tasak)

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre(HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

Doan.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Berehala, aurrez aurre aurkezten bada. 24 ordutan, eskaera telematikoki eginez gero.

Ardura daukan unitatea

Kontu-hartzailetza

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria

Legezko informazioa

Lege-esparrua

Ez dago jasota.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Behar diren datuak egiaztatu eta ziurtagiria eskatzeko izapidea egin sistema informatikoaren bidez.
  2. Diruzainak ziurtagiria zigilatu eta sinatu.
  3. Interesdunari ziurtagiria eman. Eskabidea aurrez aurre eta zuzenean aurkezten ez bada, postaz bidaliko da, Udalak ezarritako prozedurari jarraiki.

Oharrak

Zerga bat udaleko zerga-bilketarako bulegoari ez baldin badagokio, interesdunak zerga horren ardura duen administraziora jo beharko du.