2.12 Bidegabeak diren sarrerak itzultzeko eskaera

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Legezkoa den edozein kasutan (adibidez, ordainketa bikoiztea, zenbateko handiagoa sartzea edo preskribatuta dauden zorrak), bidegabeko sarrerak itzultzeko eskaera egitea

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki:  www.balmaseda.eus
  • Posta arruntez

Prezioa

Doan

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: hilabete bat.
  • Legezko gehieneko epea: sei hilabete (Zergen Foru Arau Orokorraren 229-1 art.)
  • Administrazio-isiltasunaren esanahia: ezezkoa (Zergen Foru Arau Orokorraren 229-1 art.)

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskabide-orriaren eredu normalizatua
  2. Itzulketarako eskubidea egiaztatzen duten dokumentuak
  3. Kontu-zenbakia osorik (24 digitu)

Ardura daukan unitatea

Kontu-hartzailetza

Dokumentazioa

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 2/2005 Zergen Foru Arau Orokorraren 229. artikulua (BAO, 2005/03/11koa)
  • 228/2005 Foru Dekretuaren 14. artikulua eta hurrengoak, administrazio bidez egintzak berrikusteari buruzko araudia.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaera jasotzea eta ekarritako dokumentuak egiaztatzea.
  2. Eskaeraren zigilatutako kopia bat interesdunari itzultzea, agiri gisa.
  3. Kontu-hartzailetza Sailera bideratu.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Dokumentuak aztertzea, hala behar denean, dagozkion txostenak egitea.
  2. Ebazpenaren egintza ematea eta interesdunari jakinarazpena bidaltzea.
  3. Hala behar bada, bidegabeko sarrera itzultzea.