2.05 Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga likidatzeko adierazpena

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Hiri-lurren jabaria edozein titulugatik eskualdatzen denean, edo jabaria mugatzen duen gozameneskubideren bat eratzen edo eskualdatzen denean, ezarpen-aldian gertatutako hiri-lur horien balioaren
igoera dela-eta ordaindu behar den zergaren likidazioa egiteko izapidea.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehen, asteazken eta ostegunean 09:00etatik 13:30era.
  • E-maila: balmaseda@gesmunpal.es
  • Argibide gehiago nahi izatekotan, deitu 94 680 29 89 telefono-zenbakira.

Prezioa

Doan

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: Berehala egiten da
  • Legezko gehieneko epea: zerga sortu denetik 4 urtetara likidatze-ahala egikaritzeko epea preskribatu egiten du.
  • Administrazio-isiltasunaren esanahia: ezezkoa.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Aitorpena eta likidazioa egiteko eskabide-orria – eredu ofiziala
  • NAN edo IFZ.
  • Zergapetzea sortzen duten akta edo kontratuen kopia bat
  • Ordezkapenaren kasuan,legezko ordezkariaren egiaztagiria
  • Hala badagokio, eskatutako salbuespen edo hobarien egiaztagiria.

Ardura daukan unitatea

Kontu-hartzailetza

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Recoger la declaración y comprobar la documentación aportada
  2. Entregar copia sellada a modo de recibí
  3. Remitir la documentación al Área de Tesorería-Recaudación

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Gozamen-eskubide erreala eratzea edo eskualdatzea jasotzen duten dokumentuak aztertzea eta kalifikatzea.
  2. Behin-behineko likidazioari buruzko ebazpena eta horren jakinarazpena bidaltzea, dagokion ordainketa-gutunarekin batera.

Oharrak

Behin-behineko likidazioak berrikusi ahal izango dira.