2.04 Udal-merkatuan saltoki ibiltariak jartzeko eskaera eta tasaren likidazioa

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Lehendakari Agirre plazan larunbatero egiten den udal azokan produktuak saltzeko eskabidea.

Nork eskatu ahal du?

Nahi duen pertsona fisiko eta/edo juridiko orok; alta emanda egon behar dute, alde batetik, dagokion epigrafean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, eta bestetik, Gizarte Segurantza araubide egokian, eta bietako kuoten ordainketan egunean egon behar dute.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

Zerga Ordenantzen  bidez onartutako Tasa edo Prezio Publikoen arabera. Hiru hilean behin ordainduko da

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: Udal Azokako postuen erabilgarritasunaren arabera.
  • Legezko gehieneko epea: hiru hilabete.
  • Administrazio-isiltasunaren esanahia: ezezkoa.

Aurkeztu beharreko agiriak

Ardura daukan unitatea

Kontu-Hartzailetza

Dokumentazioa

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Azokaren Erabiltzeko arauak
  • Udal jabari publikoa erabiltzeari eta ustiapen bereziari dagozkion tasak arautzeko ordenantza.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabide-orria jaso eta erregistratu.
  2. Eskaeraren kopia bat interesdunari itzuli.
  3. Eskaera Kontu-hartzailetza Sailera eta Udaltzaingora bideratu.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Ekarritako dokumentuak egiaztatu.
  2. Interesduna erregistroan inskribatu.
  3. Postu huts bat baldin badago edo postu berriak sortuz gero, interesdunari horren berri eman.
  4. Kontu-hartzailetza Sailak ordainketa-gutuna igorri.
  5. Udal Azokaren Erroldan inskribatu.

Oharrak

altoki finkoetako bat hutsik geratzen bada edo azoka-eremua handituz gero, Tokiko Gobernu Batzarrak postu askotarikoak izatea, produktuen jatorria, kalitatea, etab. kontuan hartuz, hautaketa egingo du.