1.04 Erroldan jasotako datu pertsonalak aldatzea

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Biztanleen udal-erroldan izena emanda dagoenaren datu pertsonalak aldatzea, akatsen bat dagoelako edo daturen bat aldatu delako.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

Doan

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Hurrengo eguna.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • IDENTIFIKAZIO DOKUMENTAZIOA:
    • Aurkeztu beharreko dokumentazioa aldatu egingo da, aldatu beharreko datuaren arabera: NANaren, pasaportearen edo egoitza-baimenaren ingurukoa bada, hura aurkeztu beharko du; ikasketen ingurukoa bada, dagokion titulu akademikoa aurkeztu beharko du.
  • BETE BEHARREKO BESTE DOKUMENTU BAT:

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 1690/1986 Errege Dekretuaren 53. artikulua eta hurrengoak, Toki Erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren Araudia 
  • 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena 

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Beharrezko dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Datuak biztanleen erroldaren aplikazioan aldatzea.
  3. Dokumentazioaren fotokopiak egitea.
  4. Dokumentazioa banatzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

Artxibatzea.