8.01 Trafikoko isunak. Alegazioak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Balmaseda udalerrian jarritako trafiko-isunen aurkako alegazioak aurkeztea.

Nork eskatu ahal du?

Trafiko-arloan salaketa jaso duen edozein pertsona fisikok edo juridikok edo bere ordezkariak

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

Doan.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: 15 egun.
  • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: negatiboa.

Ardura daukan unitatea

Udaltzaingoa

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 2koa.
  • 6/2014 Legea, apirilaren 7koa, 339/1990 ELDa aldatzen duena
  • Balmasedako Udaleko Trafikoko Ordenantza Orokorra.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabidea eta gainerako dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Sarrera-erregistroa ematea eta kopia ematea interesdunari.
  3. Eskaerari erantsi behar zaizkion dokumentu guztiak aurkezten ez badira, falta diren dokumentuak aurkezteko eskatu zaio, 10 laneguneko epean, ESKAERA-ZUZENKETA dokumentuaren bidez. Epe hori igarotzen bada, eta dokumentuak aurkeztu ez badira, ulertuko da interesdunak bertan behera utzi duela eskaera, eta horixe adieraziko du Udalak berariaz.
  4. Udaltzaingoari bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Udaltzaingoak alegatutako gertakariei buruz emandako txostena.
  2. Espedientearen izapidegileak emandako ebazpen-proposamena.
Interesdunari baino ez zaio emango proposamenaren berri, hamabost egun naturaleko epean alegazio berriak formulatu ahal izan ditzan, baldin eta prozeduran jasotzen badira edo ebazpenean kontuan hartzen badira interesdunak aurkezten dituenez beste egitate edo alegazio eta froga batzuk.

Oharrak

Alegazioak aurkezteko epeak
  • Salaketaren aurka:
    • 20 egun natural, salaketa-buletinaren bidez jakinarazten denetik (araua hausten denean ematen dena).
    • 15 egun natural salaketa jakinarazten denetik, arau-haustearen ondoren egiten bada.
  • Alegaziorik egiten ez bada eta isunaren zenbatekoa jakinarazi eta dagokion epean ordaintzen ez bada, prozedura amaitzen da zehapen-ebazpena eman behar izan gabe eta, salaketa jakinarazi zenetik 30 egun natural igarota, zehapena kobratu ahalko da.
Aurretiaz izena emateko epeak
  • Arau-hausteak:
    • Hiru hilabete, arau-hauste arinetarako.
    • Sei hilabete, larrien eta oso larrien kasuan.
  • Zigorrak:
    • 4 urte irmoak diren dataren hurrengo egunetik aurrera.
Zehapen-ebazpenaren aurka honako hauek jarri ahalko dira:
  • Berraztertzeko errekurtsoa alkatearen aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.
  • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.