7.04 Klareten udal-espazioak erabiltzeko eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udalaren ondasun higiezinak erabiltzeko eskaera, bilerak, erakusketak eta taldeko jarduerak egiteko.

Nork eskatu ahal du?

Edozein elkartek, bai edozein pertsona fisikok eta haren legezko ordezkariak ere.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

  • Doako lagapena: 0€
  • Alokairua:
    • Eraikin osoa eta egun osoa: 500€
    • Eraikin osoa, egun erdi: 250€

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: 15 egun
  • Legezko epea: 1 hilabete
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: negatiboa

Ardura daukan unitatea

Kultura

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Udal-zentroen eta kirol-instalazioen Araudia.
  • Zerga-ordenantzak.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabide-orria jaso, egiaztatu eta erregistroan sartu.
  2. Zigilatutako kopia bat eskatzaileari itzuli.
  3. Kultura Arlora bideratu.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  • Lagapenaren araudia:
    • Arloko teknikariaren txostena, lokalaren erabilgarritasunaren arabera, eta eskatzaileari jakinaraztea.
  • Alokairuaren araubidea:
    • Arloko teknikariaren txostena, lokalaren erabilgarritasunaren arabera.
    • Alkatetzaren Dekretua.
    • Pertsona/erakunde eskatzaileari jakinaraztea
    • Likidazioa.

Oharrak

  • Eskabideak jarduera egin baino 15 egun baliodun lehenago aurkeztu beharko da.
  • Doako lagapena: Kultura Arloak instalazioak doan laga ahalko dizkie legez eratutako eta egoitza soziala udalerrian duten elkarte, talde edo kolektibo guztiei edo, kanpokoak izanda ere, jardueretako batzuk udal-eremuan egiten dituztenei, irabazi-asmokoak ez badira.(Zalantzarik egonez gero, irabazi-asmoaren izaera irizpide teknikoaren menpe egongo da. Edukiera kontrolatzeko sarrera kobratzea ez da ulertzen irabazi-asmoarekin egiten denik). Era berean, egingo diren jarduerek ere ezin izango dute irabazi-asmorik izan.
      • Tokiko ikastetxeak barne daude, baldin eta lagapena ikastetxearen beraren jarduera berezia egiteko bada, bera izanik antolatzailea eta espazioa behar duela justifikatzen badu.