2.08 Fidantzak eta abalak itzultzea

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Hainbat mailatan izan daitezkeen erantzukizunei aurre egiteko jarri diren fidantzak eta abalak itzultzeko eskaera, (administrazioko kontratazioan, bide publikoen erabilera berezia egitean, urbanizazioko obrak egitean, etab.)

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki:  www.balmaseda.eus

Prezioa

Doan

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: 2 aste
  • Legezko gehieneko epea: fidantza edo abal-motari dagokion araudiak zehazten duena
  • Administrazioaren isiltasuna: ezezkoa

Aurkeztu beharreko agiriak

Ardura daukan unitatea

Kontu-hartzailetza

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

Fidantza edo abalaren izaeraren araberakoa:
  • 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua
  • Indarrean dauden Udal Arau Subsidiarioak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu. Ondo baldin badago, eskanerretik pasatu eta erregistratu eskaera erantsitako dokumentuekin.
  2. Eskaeraren zigilatutako kopia bat eskatzaileari itzuli, egiaztagiri gisa.
  3. Abala jartzearen ardura duen Sailera bideratu.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  • Abala jartzearen ardura duen teknikariak txostena egiten da.
  • Txosten teknikoa zabaltzea.
  • Tokiko Gobernuaren Batzordeak ebazpena ematen du.
  • Diruzaintza eta Zerga-bilketarako Bulegora bideratzen da.
  • Interesdunari jakinaraziko da eta ebazpena baiezkoa izanez gero, Diruzaintza eta Zerga-bilketarako Bulegoak abala edo fidantza itzuli egingo du.