5.15 Errotuluak jartzeko lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Errotuluak jartzeko lizentzia

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

% 1 lizentziaren tramitazioagatik gehi % 5 eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergagatik. (aurrekontuaren % 6, BEZa aparte).

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: hilabete.
  • Legezko gehieneko epea: hiru hilabete
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: negatiboa.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eredu normalizatuaren araberako eskabidea.
  2. Jarduera gauzatzeko udal-lizentzia.
  3. Eraikinaren fatxadaren koloreko argazkia.
  4. Fatxadaren planoa edo krokisa (partziala), idatzia, letra-mota, materiala, kolorea, eta abar adierazita.

Ardura daukan unitatea

Lurraldea

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Argazkia
  • Jarduera lizentzia edo bere eskaeraren egiaztagiria.
  • Proiektu teknikoa

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Fatxadaren baldintza estetiko eta apaindura publikoak arautzen dituen udal-ordenantza.
  • Zerga-ordenantzak.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaera jaso eta dokumentazioa egiaztatzea.
  2. Aurkezpen-frogagiria aurkeztea erregistro modu arruntean.
  3. Dokumentu guztiak aurkezten ez badira, eskaera zuzentzeko eskatzea, eskura dagoen eredua erabilita, eta une horretan bidaltzea
  4. Espedientea Lurralde Arloari bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Eskabidea eta gainerako dokumentazioa aurkeztea.
  2. Udaleko teknikariaren txostena.
  3. Alkatetzaren dekretuaren bidez ebaztea.
  4. Dagozkion tasak likidatzea