5.02 Obra txikien lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Araupeneko izaera duen administrazioko baimen honek aukera ematen du akaberako eta ez egiturazko eraikuntza-elementuengan eragina duten eraikuntza eta instalazioak zaharberritzeko eta kontserbatzeko. Inolaz ere ezin izango du bolumenean eta erabileran aldaketarik eragin, eta ezin izango dira izan obra txikiaren aurretiko jakinarazpenaren prozedura izapidetzeko kasuetan sartu egin direnak.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

% 1 lizentziaren tramitazioagatik gehi % 5 Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergagatik. (aurrekontuaren % 6, BEZa aparte).

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: aste 1.
  • Legezko gehieneko epea: hiru hilabete.
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: aldekoa, hiri- edo lurralde-antolamenduaren aurkakoa bada salbu.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Obra txikien lizentzia-eskaera eredu normalizatuari jarraiki.
  • Aurrekontu xehatua (partidak banatuta).
  • Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordainketa-gutuna, udaleko Kontu-hartzailetza Sailak emana. (Ikus 2.1. fitxa)
  • Herri-jabaria okupatu behar izanez gero (edukiontzia, aldamioa, materialen bilketa…), bide publikoa  okupatzeko eskaera eredu normalizatuari jarraiki (Ikus 5.08. fitxa)
  • Lana amaituta, Garbigunek edo hondakinen kudeatzaile baimenduak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Ardura daukan unitatea

Lurraldea

Dokumentazioa

  • Obra amaierako planoak
  • Besteak
  • Exekuzio aurrekontua (BEZ gabe)
  • Argazkia
  • Oraingo egoeraren planoa
  • Betetzearen oinplano planoa

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 207. artikulua eta hurrengoak (2006/07/20ko 138. EHAA)
  • Balmasedako Hirigintza Plangintzako Arau Subsidiarioak (2005/01/20ko 13. EHAA)
  • 112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa (eraikuntza- eta eraispen-hondakinak)

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaera jaso eta dokumentazioa egiaztatzea.
  2. Aurkezpen ordainagiria eman erregistroan.
  3. Dokumentazio  osoa aurkeztu ezean, errekerimendua egingo  da momentu bertan. 
  4. Txostena Bulego Teknikoari bidali.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Teknikariaren txostena edo oniritzia.
  2. Gero Udalak EIOZa likidatu eta jakinaraziko du.
  3. Alkatetza Dekretuaren bitartez eskaeraren erabakia.

Oharrak

  • 2.03. fitxarekn lotuta. “Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren likidazioa, obra txikien kasuan”.
  • Obra ulertzeko krokisa, halakorik behar bada.