5.03 Obra handiak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Araupeneko izaera duen administrazioko baimen honek aukera ematen du eraikuntzako obrak, instalazioak eraikitzeko eta ezartzeko obrak, eta, halaber, eraikinaren edo instalazioaren arkitekturaeraketa edo egitura ukitzen duten eta eraikinak eta instalazioak zabaltzeko, eraberritzeko eta zaintzeko diren lanak egiteko.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

% 1 lizentziaren tramitazioagatik gehi % 5 eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergagatik (aurrekontuaren % 6, BEZa aparte).

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: hilabete.
  • Legezko gehieneko epea: hiru hilabete.
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: positiboa, baldin eta hirigintza- edo lurralde-antolamenduarekin bat badator.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskabidea eredu normalizatuari jarraiki.
  • Teknikariek sinatutako eta behar bezala ikus-onetsitako proiektuaren kopia, paperean, eta ale bat formatu digitalean.
  • Hondakinen kudeaketaren ikerketa
  • Kasu bakoitzean aplikatu beharreko legeriak exijitzen dituen baimenak.
  • Bide publikoa okupatzeko eskaera eredu normalizatuari jarraiki (Ikus 5.08. fitxa)
  • Eraikuntza eta etxebizitzaren estatistika. (HAZean jasotzen da)

Ardura daukan unitatea

Lurraldea

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Baimena
  • Proiektu teknikoa
  • Hondakinak kudeatzeko dokumentazioa
  • Eraikuntzari eta etxebizitzari buruzko estatistika

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 207. artikulua eta hurrengoak (2006/07/20ko 138. EHAA)
  • Balmasedako Hirigintza Plangintzako Arau Subsidiarioak (2005/01/20ko 13. EHAA)

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaera jaso eta dokumentazioa egiaztatzea.
  2. Aurkezpen-frogagiria aurkeztea erregistro modu arruntean.
  3. Dokumentu guztiak aurkezten ez badira, eskaera zuzentzeko eskatzea, eskura dagoen eredua erabilita, eta une horretan bidaltzea.
  4. Espedientea Bulego Teknikoari itzultzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Eskaera eta proiektua aztertu eta analizatu egingo da, eta egiaztatuko da hirigintzako araudira egokitzen dela. Eragina jasango duten beste administrazio publiko batzuen txostenak izatea nahitaezkoa bada, eskaeraren berri emango zaie erakunde horiei.
  2. Arkitektoak txostena egitea
  3. EIOZen likidazioa.
  4. Eskaera alkatetza-dekretu bidez ebaztea.
  5. Lehenengo erabilerako edo obra amaierako lizentzia.