2.03 Eraikuntzen, instalazioen eta obren zergaren likidazioa eta ordainketa obra txikietan

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Zergaren likidazioa eta ordaintzea dirutan, txartel bidez, ordainketa-pasabidearen bidez edo entitate kolaboratzaileetan, dagokion lizentzia lortu zen edo ez, hori ematea Udal honi baldin badagokio. Dokumentuan entregatzean egiten den likidazioa obra txikien kasuan bakarrik da baliagarria (ikus obra txikirako lizentziari buruzko fitxa). Obra handien lizentziari dagokionez, likidazioa Kontu-hartzailetza Sailak egiten du eta jakinarazten du, lizentzia eman eta gero.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga gisa: aurrekontuaren % 5 BEZ sartu gabe. Hirigintza-lizentziaren tasa gisa: aurrekontuaren % 1 BEZ sartu gabe.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Unean bertan, salbu telematikoki egiten denean - halakoetan gehieneko epea 2 lanegunekoa izango da

Ardura daukan unitatea

Kontu-hartzailetza

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 10/1998 Foru Araua, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergari buruz (BAO, 1989/07/19koa)
  • Zerga arautzen duen Udal Ordenantza Fiskala.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Likidazioa jaso eta zenbatekoak egiaztatu.
  2. Igorri ordainketa-gutuna
  3. Kontu-hartzailetza Sailean egiten bada, ordainketa jaso eta ordaindu izanaren zigilua jarri. Ez bada, kontrolatu ezarritako epean egin ote den.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

Erantsi likidazioa lizentzia-espedienteari.

Oharrak

Ez da lizentziarik emango, aldez aurretik Kontu-hartzailetza Sailak igorritako ordainketa-gutuna jaso ez bada.