Jaiak

San Severino Jaiak 2016


JAIEN EGITARAUA
Aurten San Severino igandean ospatuko dugu, Putxeren Lehiaketa barne hartzen duen jai-egitarau interesgarri batekin. Eta hurrengo egunean, astelehena, udalerriko jai-eguna izango dugu Balmasedan egun nagusiaren ondoren atsedena hartzeko.

Larunbata, urriak 15
13:30ean: Balmasedako putxera dastatzea, Ostebal elkarteak antolatuta.
20:15ean: Kolitza abesbatzaren kontzertua "Tomás Gogoratuz". San Severino parrokian.

Igandea, urriak 16
11:30-15:00 h.: Txakolin mahats-bilketa azoka (informazio gehiago 4. orrialdean).
13:30ean: Balmasedako putxera dastatzea, Ostebal elkarteak antolatuta.

Ostirala, urriak 21
Bizkaiko eskuz binakako gazteen txapelketa: Balmaseda-Atxondo. Udal pilotalekua.
17:00etan: Barietate-erakusketa.
22:00etan: ÑKU komediak.

Larunbata, urriak 22
12:00-14:00  eta 17:00-20:00 h.: Ume eta gazteentzako jarduerak. San Severino plazan.
11:00etan: "Dantzari Txiki". Eguzki Dantza Taldeak antolatuta. Pilotalekuan.
13:00etan.: Azkoaga bandaren kontzertua. San Severino plazan.
17:30ean: 3. mailako futbol-partida. Balmaseda-Deustu. Balugan.

18:00etan: Gizonezkoen senior saskibaloi-partida: Urbegi Balmaseda - Parque Bilbao. Errotarena kiroldegia.
21:00etan: "Psycho-clown" Zo-Zongórekin San Severino plazan.
23:00etan: Esne  Beltzaren  kontzertua. San Severino plazan.
01:00etan: Oihan Vega Dj.

Igandea, urriak 23, San Severino
9:00etan: XLVI. Putxera
                            Lehiaketa
                     Tokiko historiari buruzko lehiaketa
12:00etan: "Jatorrak" txistularien kalejira.
13:00etan: Dastatzea, Zoko Maitearen eskutik.
13:00etan: Kalejira Txabariex taldearekin.
13:30ean: "Balmasedanísimo/a 2016" sariaren banaketa.
14:15ean: Lehiaketetako sarien banaketa.
14:30ean: Bazkari herrikoia, Ostebalek antolatuta. Done Joane karpan.
19:00etan: Erromeria Saltokarekin. San Severino plazan.
21:00etan: Dantzaldia Vulkanorekin. San Severino plazan.

Larunbata, urriak 29
GAZTE EGUNA San Severino plazan.
10:30ean: Kuadrillen elkarretaratzea.
11:00etan: Kuadrilla Txapelketa.
13:30ean: Poteo-animazio Aldats taldearekin.
15:00etan: Kuadrillen bazkaria.
18:00etan: Txoko-poteoa.
24:00etan: Jota Txo Dj.

Igandea, urriak 30
10:00etan: XXV. San Severino Triala, Las Laceras auzoan.
Nazioarteko XLVI. Putxera Lehiaketa
Indaba-jana gozoa presa barik eta sakramentu guztiekin prestatzeko lagunekin edo familiarekin geratzeko ohiturak kanpoko pertsona asko erakartzen jarraitzen du. Urriaren 23an, trenbideetako langileen ohitura gogora ekarri eta Balmasedako zaindariaren eguna ospatuko dugu. Lehiaketaren . edizio honetan parte hartu nahi duten pertsonek izena eman beharko dute San Severino plazan, urriaren 23an bertan, 11:00ak baino lehen. 2 euro ordaindu beharko dira izena emateko, eta putxerak 12:00etatik 13:30era bitartean aurkeztuko dira. 14:15 inguruan jakingo da nor den pertsona edo talde irabazlea.
Tradiziozko errezetaren alde egingo da: indaba gorria edo txitxirio itxurakoa, eta betiko janariak onartuko dira (txorizoa, odolkia, urdaia, txerrikiak, saiheskia eta behi-hegalak). Gutxienez txorizoak, odolostea eta urdaia eduki behar ditu.

Aurten, honako sari hauek banatuko dira:
1.-600€ , Txapela, “Urrezko Putxera” eta La Roblako expresoan bidaia (1.900 €ko balioa du) RENFErekin.
2.-300€, “Zilarrezko Putxera" eta gourmet landa egonaldia Viajes Arzabe enpresarekin.
3.-180€ eta “Brontzezko Putxera”.
4.-150€ eta trofeoa.
5.-120€ eta trofeo.
6.-90€ eta trofeoa.
7.- Balmadendaren trofeoa.
8-etik 10.era: Trofeoa
Putxera dastatzea
Urriaren 15ean eta 16an, Ostebaleko kide diren zenbait tabernek putxera dastatzea eskainiko dute edariak eskatzean, 13:30etik aurrera putxerak amaitu arte.  Jaiak hasteko modu aparta. Larunbatean, urriaren 15ean, zatoz La Bodega, El Sitio, R&B, Musutxu, Lekuona eta Zariz tabernetara. Igandean, urriaren 16an, etor zaitez Skamata, Zaballa, Narú, Herriko Taberna, Yosoa eta Iturriondo tabernetara.

"Tomás Gogoratuz" kontzertua
Jaiei hasiera emateko, Kolitza abesbatzak "Tomás Gogoratuz" kontzertuaren bosgarren edizioa eskainiko du larunbatean, urriaren 15ean, euren zuzendari izandako Tomás Negroren oroimenez. Oraingo honetan, Avilesko Jardín de Cantos abesbatzaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu, gonbidatu gisa parte hartuko duena. Horrez gain, Kolitza Gazte abesbatzak Xarmangarria eta Sant Urbanen bezpera euskal abesti tradizionalak interpretatuko ditu. Bestalde, Kolitza abesbatzak besteak beste Laudate Dominum eta Bajo los Tilos kantuekin gozaraziko du publikoa. Hitzordua San Severino parrokian izango da, 20:15ean.

Psycho-clown
Psycho-clown musika eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna da, aldi berean berritasunaren aldeko apustua egiten duena. Joker-en agindupean, zortzi pailazo zoro hiribildura helduko dira den-dena goitik behera jartzeko asmoarekin... Funtsean perkusioa du oinarri, eta urduritasun eta ziurgabetasun dosi handiak biziaraziko dizkigute. Hori guztia danborretako argi efektuak eta piroteknia lagun dituztela. Larunbatean, urriaren 22an, 21:00etan.

Esne Beltza
Sortu zenetik etengabeko mugimendua izan duen taldea da Esne Beltza: ehunka emanaldi eskaini eta estudioko hiru disko grabatu dituzte. Larunbatean, urriaren 22an, San Severino plazan izango ditugu.
Soinuari dagokionez, euskal musikaren koloretako koktel-ontzi bat da. Ezinezkoa da Esne Beltza eremu zehatz batean kokatzea. Euren musika sailkaezina den arren, Esne Beltzaren letrek izen propioa dute: Jon Garmendia «Txuria». Garmendiaren letrak deskribatzeko poesia terminoa gehiegizkoa izan daitekeenez, hitzaldi onak oinarri hartuta sortutako istorio txikiak direla esan dezakegu.

Herri bazkaria
Udalak mahaiak eta bankuak jarriko ditu  San  Juan  plazako  karpan,  eskatzen dutenek karpa horretan jan ditzaten eurek prestatutako putxerak.  Plaza-kopurua mugatua da. Hortaz, erantzukizunez erreserbatu, eta, lekua erreserbatu baduzue, etorri. Etorriko ez bazarete, abisatu. Mahaiak aldez aurretik erreserbatu daitezke Kultur Etxean, 10:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera.  San Severino plazan toki libreak baldin badaude, egunean bertan, urriaren 23an, inskribatzeko aukera ere izango duzu, putxera lehiaketan izena emateko mahaian bertan. Plaza libreak geratuz gero, karpan bertan eskatu ahal izango dira 14:30etik aurrera. Karpa 14:30etik aurrera irekiko da. 15:30etik aurrera ez dira erreserbak bermatzen.

AECCren diru-bilketa
Urtero bezala, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteak (AECC) ohiko diru-bilketa egingo du urriaren 23an, putxera lehiaketa egiten den bitartean. Bildutako diru guztia minbiziaren kontra borrokatzera bideratuko dute.
Barietate erakusketa
Barietate lehiaketaren ordez barietate erakusketa bat egingo da urriaren 21ean; bertan, nahi duten guztiek egiten dakitena erakusteko aukera izango dute. Aurtengoan ez da saririk banatuko. Urriaren 17tik (astelehena) urriaren 20ra (osteguna) bitartean eman ahal izango da izena Kultur Etxean, 10:00etatik 13:00etara, eta Gaztezer-en, 17:00etatik 20:00etara. Epe horren barruan izena ematen dutenek baino ez dute parte hartuko; izan ere, erakusketaren egunean bertan ez da aldaketarik onartuko. Izena ematerako unean honako datu hauek adierazi beharko dira: parte hartzaileen izena eta telefono-zenbakia (adingabeek heldu baten kontaktua eman beharko dute), eskainiko den erakustaldia eta titulua eta abestiaren interpretea.
Emanaldirako ezarritako ordenan deituko zaie parte-hartzaileei, aukeratutako abestia barnean duen pendrive bat entregatu dezaten. Ez da beste euskarririk onartuko.

  • Garraioak
  • Telefonoa interesgarriak
  • Armarria, bandera eta datu orokorrak
  • Enkartur

Nola heldu?

Non lo egin?

Non jan?

Non aparkatu?