Putxerak

Putxeren errezeta

5 lagunentzako osagaiak

  • kilo bat babarrun
  • kilo erdi txerri-saiheski
  • urdaia (3 edo 4 zati)
  • 2 txorizo, babarrun kilo bakoitzeko
  • tipula bat
  • 3 berakatz-ale
  • 2 azenario
  • 2 odoloste
  • lukainka-piper bat
  • tomatea
  • porrua
  • gatza
  • oliba-olioa

Prestatzeko denbora

4 ordu egosteko eta urteko babarrunak badira, ordu erdi pausatzeko.

Prestaketa

Kilo bat eta erdi edo kilo bi ikatz jarrita piztu behar da putxera, ikatza gori-gori dagoenean eltzea jarriz. Eltzean babarrunak, barazkiak txiki-txiki moztuta, ura eta zorrotada bat olio jarri behar dira. Irakiten hasten denean, ur hotza bota behar da lapikokoa pixkanaka-pixkanaka egiteko. Saiheskia eta txorizoa babarrunak erdi eginda daudenean bota behar dira. Eta odolosteak, ostera, azken orduan. Momentu horretan bertan gatza bota behar da.

Putxera
  • Garraioak
  • Telefonoa interesgarriak
  • Armarria, bandera eta datu orokorrak
  • Enkartur

Nola heldu?

Non lo egin?

Non jan?

Non aparkatu?